GARA > Idatzia > > Kultura

Biarritz, Latinoamerikako istorio unibertsalen erakustoki aparta

Latinoamerikako zinemaren eta kulturen Biarritzeko Jaialdia azken txanpan da, baina horrek ez du jaialdiaren bizitasuna apaldu. Igandean bukatuko da ofizialki, baina asteburuak zabaltzen duen jai giroak Biarritzeko tenperatura igoko du. Azken egunetan legez, hainbat film ikusteko eta profesionalekin hitz egiteko parada izango da bertan, hegoaldeko eta erdialdeko Ameriketan egiten den zinemaren erakustoki izanik gero eta esanguratsuagoa den jaialdian.

p047_f01_9248.jpg

Idoia ERASO | BIARRITZ

Thriller gogorrek, film labur originalek, gizartearen ispilu diren filmek eta iragana ezagutzeko lagungarri diren lanek bere tokia dute Biarritzen. Lan eta zuzendari bakoitzak bere bidea egiteko parada du hemen, bere herria ordezkatuz munduko edozein tokitan interesa pizten duten istorioak eta sentimenduak aurkeztuz.

«Perun aberatsekiko jakin-nahia eta morboa dago» azaldu zuen Josue Mendezek, «Dioses» film luzeko zuzendariak. Mendezek bere filmean Peruko biztanleen %0,01en eguneroko bizimodua erakusten du. Ez da bere herriaren ordezkari bezala erabil daitekeen lana, baina aldi berean Latinoamerikako eta beharbada mundu osoko gizarteetako aberatsen morala erakusten digu nolabait. Ziur dago Mendez berak aipatzen zuen jakin-nahi hori unibertsala dela, aberats eta boteretsuek beti sortzen baitute morboa.

«Dioses» filmarekin aberatsen gizatasuna edo «gizakeria» erakutsi nahi izan du zuzendari perutarrak. «Aberatsek erakusten duten irudi aseptikoaren atzean gordinkeria bera dagoela erakusten dut, nahiz eta beraiek eite baten atzean ezkutatzen diren» adierazi zuen.

«Perro come perro» ere ez da Kolonbiako gizartearen erakusgarri izan daitekeen filma. Thriller honek bortizkeria eta magia beltzaren munduan barneratzen gaitu. Kolonbia bortizkeria baino gehiago dela eta bere filmak hori baino ez duela erakusten aurpegiratzen dion jendeari Carlos Moreno zuzendariak «generoko filma dela» azaltzen die. Morenok argi adierazi zuen egindako film hori ez dela kolonbiarren gehiengoaren ispilu, baina bertan azaltzen den biolentzia hori existitzen dela nabarmendu zuen.

Bestalde, Kolonbian egiten diren film gehienak umorezko lanak eta familiako kontuei buruzko film luzeak direla azaldu zuen zuzendariak, baina bortizkeria duten horiek izan ohi direla nazioartean oihartzuna dutenak. Nolanahi ere, zehaztu zuenez, «filmean giza izaerari buruz mintzatzen gara, ez Kolonbiaz, eta hori unibertsala da».

Parte-hartze bikoitza

Familiatik mundura, familiatik errealitate unibertsalera doazen film laburrak egiten ditu Dominga Sotomayor zuzendari txiletar gazteak. Bere lanek ordezkaritza bikoitza dute Biarritzen. Izan ere, «La Montaña» film laburrarekin sekzio ofizialean parte hartzen du, eta bestetik, zuzendari gazteen atalean ere lehiatzen da bere lehen film luzea, «De lunes a domingo».

Bere lanetan txiletarrak inkontzientearekin lan egiten du eta horrek familiaren mundua aztertzera eramaten du. «Zer esan nahi dudan ez dut gehiegi pentsatu. Sentitzen dut galdera batzuk baditudala eta nire film laburretan erantzuten diet», esan zuen Sotomayorrek.

Zuzendariak azaldu zuen Biarritzen ikusgai dagoen «La Montaña» lana, aurretik egin zuen «Debajo» lanaren erantzun gisa har daitekeela. Lehen filma sabaian kokatuta zegoen kamera batekin grabatua izan zen hasieratik bukaerara arte. Familia kanpotik eta eguneroko bizitzan ohikoa ez den ikuspegi batetik erakutsi nahi izan zuen. Film labur hauek zeresan handia sortzen ari dira, familiari buruzko gogoeta originala eskaintzen dutelako.

Ana Diezek zuzendu du «Paisito» lana, eta Uruguayen izan zen diktadura kontatzen du pertsona batzuen bizipenen bitartez. «Kanpoan gelditzea ezinezkoa dela erakusten dugu, eginahal guztiak eginda ere, eta egoera horietan denak galtzaile izaten direla, baita irabazleak ere» azaldu zuen Ricardo Fernandez filmeko gidoigileak.

BORTIZKERIA

Kolonbian egiten diren filmen artean, nazioartean, bortitzek izan ohi dute oihartzuna. «Giza izaerari buruz ari gara, ez Kolonbiaz, eta hori unibertsala da», azaldu zuen Carlos Montero zuzendariak.

Hoy se sabrá quién recibirá este año los «Abrazos»

Aunque el Festival de Cine y Cultura Latinoamericanas finaliza oficialmente mañana, la ceremonia de clausura y el reparto de premios se hará esta tarde a partir de las 20.00 h. en la Gare du Midi. Durante el día de mañana se programarán las películas galardonadas. La ganadora del apartado documental recibirá el Premio Unión Latina y las obras de ficción se disputarán los premios de interpretación, el premio del público, el premio especial del jurado y el premio principal; el «Abrazo» al mejor largometraje. Durante el día de hoy se podrán ver las últimas obras de ficción y documentales a concurso. Pero como cada día durante todo el evento, se podrá disfrutar también de los títulos que forman parte de los diferentes panoramas que se han organizado este año.

En los encuentros literarios que se celebrarán a las 10.00 h. estarán presentes Antonio Skármeta, V. Fuentes, F. Mejía Madrid y M. Giardelli. Por su parte, Jean-Marie Lemogodeuc dará una conferencia sobre el mapa político de America Latina a las 14.30 h. y, a las 16.00 h., Gaël Mocaer hablará sobre «Una temporada sin palomitas». I. E.

Fitxa

Tokia: Biarritzeko Herri Kasinoa, Gare du Midi antzokia eta Le Royal zinema aretoak.

Data: Bihar arte, urriaren 5a arte.

Informazio gehiago:

«www. festivaldebiarritz.com»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo