GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Kanadatik kanporatzeko arriskuan, gose greba hasi du Iban Apaolazak

Iban Apaolazak gose greba hasi zuen atzo, bere kanporatzea eragozteko jarritako helegiteari kanadar administrazioak ostegunean ezezkoa eman ziola jakin eta gero. Prozedura hori azken aukera zen, nahiz eta ezezko erabaki hori berriz aztertzeko eskatuko duen defentsak. Apaolaza atxilotzeko agindua «torturapean» egindako adierazpenetan oinarritzen dela, eta espainiaratua izanez gero, berriro ere «torturatua izateko arriskua» duela salatu du defentsak.

p014_f01.jpg

GARA |

Joan den ostegunean Kanadako administrazioak atzera bota zuen Iban Apaolaza kanporatzeko erabakiaren aurrean jarritako azken helegitea -Pre-Removal Risk Assessment deiturikoa eta PRRA siglekin ezagutzen dena-. Horrenbestez, datozen egunotan espainiaratua izateko arriskuan dagoela-eta, amnistiaren aldeko mugimenduko kideek ohartarazi zutenez, «torturatua izan daitekeen arrisku biziaren aurrean», Apaolazak gose greba hasi zuen atzo, erabakia eman eta hurrengo egunean.

Osteguneko erabakiarekin, defentsak kanporaketa geldiarazteko aurkez zezakeen azken helegitea baliogabetzat jo dute Kanadako instituzioek, agintari espainolek hura bilatzeko eta atxilotzeko emandako agindua ontzat emanez. Ezetsitako helegite hori berebizikoa zen, kanporaketaren helburuko estatuan torturatua izateko arriskua izanik, hori eragozteko eskatzen baitzuten. Uko eginez, kanadar administrazioak tortura arriskua ez du aintzat hartzen, eta amnistiaren aldeko mugimenduak gogor gaitzetsi zuen erabakia, bere hitzetan, «etengabe salatu den bezala, kanporatua izan bezain laster, segurtasun indar espainolek atxilotu eta salbuespeneko legediaren aplikazioan inkomunikatu dezaketelako, horrek dakarren tortura arrisku larriarekin». Kanporatzea gertatuz gero ez legokeela inolako «kontrol judizialik» gaineratu zuen.

Erabakia berriz aztertzeko

Behin egoera honetara iritsita, defentsa abokatuek Kanadako Gorte Federalari eskatuko diote helegiteari emandako ezezkoa berriz aztertzeko. Apaolaza 2007ko ekainaren 20an atxilotu zuen Kanadako Poliziak, eta harrezkero Montrealeko Rivière-des-Prairies atxiloketa zentroan dago preso. Orduan hasi zen bera kanporatzeko prozesua, eta defentsa abokatuak behin eta berriz salatutako irregulartasunengatik atzeratuz joan da erabakia. Joan den martxoan egin zuten honi buruzko saioa epaitegian, eta kanporatzeari bidea ireki zioten maiatzean bertan.

Aste honetan, Louise Lemelin Quebec-eko Gorte Goreneko epaileak atzera bota du defentsak egindako aurreko eskaera. Abokatuek Apaolaza askatzeko eskatu zuten, estatuko edozein pertsonen atxiloketa ilegalak ekiditeko Kanadako Askatasun eta Eskubideen Kartan jasotako artikulu batean oinarrituz. Euskaldunaren atxiloketa legez kanpokoa izan zela arrazoitzeko, «torturapean egindako adierazpenetan oinarrituriko auzipetzea» izan zela jakinarazi zioten Lemelin epaileari. Haren eskubideak errespetatzeko eskatuz abokatuek emandako argudioak epaileak ez zituen kontuan hartu, Apaolaza ez dela «kanadar herritarra» erantzunez. Wiliam Sloan abokatuak gogor gaitzetsi zuen errefuxiatuen eskubideak kanadarrenen azpitik jartzea.

urtebete preso

Iban Apaolaza 2007ko ekainaren 20an atxilotu zuen Kanadako Poliziak, eta harrezkero preso dago Montrealgo Rivière-des-Prairies espetxean. Joan den martxoan bera kanporatzeari bide eman zioten, baina defentsak salatutako irregulartasunek prozesua atzeratzea eragin dute.

«Al parecer no merecen ser tratados como seres humanos»

Como informaba la crónica elaborada para este diario por Ion Etxebarria desde Québec, el miércoles, William Sloan, abogado del refugiado político vasco Iban Apaolaza, no pudo evitar expresar una profunda indignación por la resolución de la magistrada Louise Lemelin, que argumentó el rechazo a su petición en que este represaliado «no es ciudadano canadiense».

El letrado espetó a la juez que «en Canadá tenemos dos sistemas legales diferentes, uno para los seres humanos y otro para los refugiados, los cuales, al parecer, no merecen ser tratados como seres humanos y se les conculcan derechos fundamentales como el habeas corpus». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo