GARA > Idatzia > > Kultura

Distrito Foto lehiaketan garaile izan dira Guggenheimeko eta Mallonako galtzadako irudiak

Lehiaketara 687 argazki aurkeztu, eta lanak oso kalitate onekoak izateagatik, Javier Fernandezek eta Joseba Ibarrak, biek, irabazi dute kolorezko argazkiaren modalitatean; zuri-beltzean, Emilio Muñoz izan da onena.

p051_f02_148x92.jpg

GARA | BILBO

Aurtengo Distrito Foto argazki lehiaketak badu jada irabazlerik. Kolorezko argazkien kategorian, gainera, bi izan dira lehenengo sariak, eta zuri-beltzeko atalean beste irabazle bat izan da. Hirurek 1.000 euro jasoko dituzte.

«Camino a casa» Javier Fernandezek aurkeztutako argazkiak, gizon bat erakusten du eguneko lanaldia bukatuta, eta sakelako telefonoa eskuan, etxerako bidean doana. Bestalde, «Calzadas» lanean, Joseba Ibarrak Mallonako galtzaden egunerokotasuna erakusten du. Balkoietako kolore gorrixkara eta asfaltoan agertzen den landare baten berde soila nabarmentzen dira tonu apalen artean, eta lehertzeko zorian den ekaitzaren argi-ilunez nahasten ditu.

Zuri-beltzean, epaileen ustez indar gehien izan duen irudia Guggenheim museoaren argazkia da. Emilio Muñozek, «Bakardadea» lanean, Bilboko Salbeko zubia bakardadean zeharkatzen ari den gizon baten irudia erakusten digu. Bere azpian, Guggenheim Museoaren «handitasun hotza» ikus daiteke.

Saritutako lanak eta sailkaturik izan diren beste zenbait, hainbat lekutan jarriko dituzte ikusgai. Lehenengo hitzordua Barrainkuako Udaltegian izango da, eta hurrengo astera arte egongo da bertan erakusketa. Ondoren Otxarkoagako Udaltegira igaroko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo