GARA > Idatzia > > Ekonomia

Lan duinaren eskaerak milaka langile bildu ditu mundu osoan

Nazioarteko Konfederazio Sindikalak antolatutako Lan Duinari buruzko I. Nazioarteko Jardunaldiak direla-eta, 150 estatuetako 300 sindikatu kaleratu ziren mobilizazioak egiteko. Euskal Herrian, ELA, CCOO, UGT, ESK eta STEE-EILAS, milaka langilerekin batera, «lan duin» baten alde agertu ziren. Asteko lanorduak 65era gehitzeko proposatzen duen europar zuzentarauaren aurkako jarrera azaldu zuten jardunaldian.

p025_f01_148x116.jpg

GARA |

Nazioarteko Konfederazio Sindikalak (NKS) antolatuta, munduko 150 estatu baino gehiagoko langilek eta sindikatuk -Euskal Herria barne- Lan Duinari buruzko Jardunaldietako lehen edizioan parte hartu zuten atzo.

NKSko idazkari nagusi Guy Ryderrek adierazi zuenez, nazioarteko jardunaldiak hiru aldarrikapen nagusi bildu zituen. Lehenik, «lan duina» bultzatzeko helburuarekin, pertsonek bizitza duinerako eta prestakuntza eta elkarrizketa sozialerako eskubidea izan dezaten lortzea.

Bestetik, atzoko manifestazioa NBEk 2015. urterako aitortutako «milurtekoko helburuak» betetzeko aldarrikapena ere izan zen: pobrezia errotik kentzea; aukera berdintasuna; eta laneko ezbehar tasaren, haurrek lan egitearen eta aitortu gabeko lanaren aurka borrokatzea.

Jardunaldiko hirugarren helburua, asteko lanaldia 65 ordutara gehitzeko proposatzen duen europar zuzentarauaren aurkako jarrera azaltzea izan zen.

Euskal Herrian, ELAk 2.000 ordezkari bildu zituen Bilboko Arriaga Antzokian, Confebasken egoitzara abiatu aurretik. Jose Elorrieta idazkari nagusiak «jendea» antolatzen hasi beharra dagoela adierazi zien sindikatuko kideei datorren urtean negoziazio kolektibo «gogorra baitator». Izan ere, beraren ustez, ordutegi malgutasunari eta soldataren moderazioari dagokionez, aldaketa «garrantzitsuak» egiten saiatuko dira, «KPIren azpiko gehikuntza ezarriz».

Beste alde batetik, Elorrietak azpimarratu zuenez, «gu -langileok- ez gara krisiaren errudunak» eta zenbait gobernuren ekintzak kritikatu zituen banku eta aseguru-etxeei laguntzeko «milaka milioi zabor erosten ari direla» aipatzean.

CCOOk eta UGTk, bestalde, beste zenbait elkarretaratze egin zituzten Donostian, Bilbon eta Gasteizen «lan duina» aldarrikatuz eta europar zuzentaraua baztertuz.

Josu Onaindi CCOOko idazkari nagusiak azpimarratu zuenez, sindikatu mugimenduak globalizazio ekonomikoari erantzuna eman behar dio. Beraren ustez, gertakizun hau «erabat krudela» da eta «langileen eskubideak ezabatu nahi ditu».

Damaso Casado UGTko idazkari nagusia, aldiz, EAEn sindikatuek «elkarrekin» lan egitearen alde agertu zen enpleguan egonkortasuna, eta lan «duina, kalitatezkoa» lortzeko. «Sindikatu guztiek elkarrekin egitea da gakoa», azpimarratu zuen.

Bestalde, «askatasunik eta eskubiderik gabeko langileei» eta mundu osoan «multinazionalek esplotatzen dituztenei» laguntza eskaini zien Casadok.

Iruñean, Nafarroako UGTko eta CCOOko zenbait ordezkari bertako gobernuko Elma Saiz ordezkariarekin bildu ziren europar zuzentarauaren aurkako manifestu bat emateko. Sindikatuetako ordezkarien ustez, «proposamen honek lan merkatua eta langileak XX. mende hasierara itzularaziko lituzke».

ESK eta STEE-EILAS sindikatuen ustez, aldiz, «arrazoi nahikoak» daude Europa mailan lan etenaldia edo greba egiteko.

Ipar Euskal Herrian, gutxi

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari dagokionez, Estatu frantsesean bezala, mobilizazioak ez ziren oso jendetsuak izan. Baionako herriko etxearen aitzinean esparru publiko zein pribatuko 250 lagunek elkarretaratzea egin zuten, lan duinaz gain, soldata igoera eskatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa defendatzeko.

Trenean, gertuko garraioan nabaritu zen gehienbat greba deialdia (Baiona-Donibane Garazi linea ez zebilen), eta gainerakoan normaltasuna zen nagusi, Baionako autobus zerbitzuan bezalaxe. Erantzun zertxobait zabalagoa izan zuten lehen mailako ikastetxe publikoetan baina, lan-uztea nekez heldu zen heren batera.

OMC: «Las 65 horas laborales duplicarán los errores médicos»

La Organización Médica Colegial (OMC) alertó ayer de que, si se aprueba la directiva europea que pretende ampliar la jornada laboral hasta 65 horas, los errores médicos se duplicarán y los pacientes serán los primeros afectados por el deterioro de la calidad asistencial.

Así lo aseguraron ayer el secretario de la OMC, el doctor Juan José Rodríguez Sendín, y el secretario de la Confederación española de Sindicatos Médicos (CESM), el doctor Patricio Martínez, coincidiendo con la «Jornada Mundial del Trabajo Decente» para hacer un llamamiento al Gobierno español y a la sociedad sobre «las graves consecuencias que supone la aplicación de esta norma».

«Los errores médicos causan hasta el 25% de las urgencias hospitalarias y, si se incrementa el tiempo de trabajo de los profesionales sanitarios, los errores médicos se van a duplicar aún más por el aumento del cansancio y el desgaste del trabajador», explicó el doctor Rodríguez Sendín.

En su opinión, la mencionada directiva supone un deterioro para la salud de los profesionales, pero «los primeros perjudicados van a ser los pacientes», ya que «verán mermada la calidad de la asistencia médica hasta los niveles existentes en el siglo XIX», recalcó.

El doctor Patricio Martínez explicó que se necesita el apoyo de 393 eurodiputados para derogar la directiva y lamentó que, aunque el Gobierno español no la aplique, si en Europa se aprueba, nada impide que los empresarios españoles la adopten con sus empleados para mantener la competitividad del Estado español frente a otros países europeos. GARA

ELKARTASUNA

Elma Saiz Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta UGTko eta CCOOko Juan Goyenek eta Pilar Arriagak, hurrenez hurren, herenegun Etxarri Aranatzen hildako langilearen aldeko elkartasuna adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo