GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

57 miloiko aurrekontua eta kuoten %6aren igoera planteatuko du zuzendaritzak

Batzarrari iaz baino lasaiago ekingo dio Garcia Macuak

Estatutuen erreformari bide emateko, batzarkideek oniritzia eman beharko diete zuzendaritzak proposatutako lau pertsonei.

p033_f01_148x136.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Lasai helduko da Athleticen zuzendaritza taldea gaurko Batzar Nagusira. Kirol alorrean taldearen errendimendua eskasa den arren, aurtengoan zenbakiak zurituta agertuko da batzordea. Izan ere, Fundaziotik etorritako dirua medio, 2007-2008 denboraldirako aurrekontua superabitarekin amaitu du. Orotara, klubak 54.777.612 euro gastatu zituen eta 54.806.009 euroko diru-sarrerak izan zituen. Hau da, 33.997 euroko superabita. Zifra hauekin, klubaren kontuak aurrera ateratzeko arazo askorik izatea ez da espero.

Presidenteak eta Juan Antonio Zaratek ondo baino hobeto esplikatu beharko dute Fundaziotik etorritako diru-sarrerak eta han inbertitzen duten enpresek zer-nolako onura fiskalak izan dituzten. Izan ere, enpresa batek Athleticen Fundazioan sartzen duen euro bakoitzeko, azken batean, 52 zentimo besterik ez baitu ordaintzen.

2008-2009 denboraldirako, zuzendaritza taldeak 57 milioiko aurrekontua aurkeztuko du. Nabaria da jokalarientzat aurreikusitako gastuaren igoera. Bitxia da, izan ere Dani Aranzubiak edo Asier del Hornok -fitxa altua zuten bi jokalarik- kluba utzi baitute eta aurtengo denboraldirako hiru fitxaketek -Joseba del Olmo, Toquero eta Iñigo Velez de Mendizabal- ez baitute soldata altuegirik. Iaz bezala, klubak fitxa ordaintzen die Lafuente -Espanyoli utzita aritu zen-, Tiko eta Zubiaurreri. Alderik nabarmenenak, Javi Martinezen eta Amorebietaren kontratu luzapenetatik eta Caparrosek ekarritako kolaboratzaile andanatik etor litezke.

Kuotak eta Estatutuen erreforma

Hauteskunde kanpainan, Garcia Macuak «kuoten igoera ez zigortzailea» agindu bazuen ere, errealitateak beste gauza bat erakutsi du. Iaz, zuzendaritzaren kontuak atzera bota zituzten bazkideek. Ia %15ko igoera larregi iruditu baizitzaien. Azkenean, igoera %13,9koa izan zen eta konpromisarien oniritzia abenduan egindako Ezohiko Batzarrean iritsi zen. Orduan, bazkideek 34tik 120 eurora bitarteko igoera pairatu zuten. Aurten, klubak beste igoera bat ekarri nahi die. Kasu honetan, %6koa izango da. Krisi garaia da eta KPIa izugarri goian dago (5,3%), baina zuzendaritzak kopuru hori gainditzen duen igoera darabil buruan. Hala, igoera 16 eurotik 50 eurora artekoa izan liteke, kasuan kasu. Orotara, Garcia Macuaren agintaldiko bi denboraldietan, bazkideek euren kuotak gutxienez 50 eurotan handitzen ikusi dituzte, eta, kasurik larrienetan, 170 eurotan.

Azken arreta puntua Estatutuen erreforma prozesuan izango da. Beharrezkoa den ekimena da, baina tirabiratsua izan liteke klubak berrikuntza batzorderako proposatu dituen pertsona batzuk direla-eta. Dena den, guztiak txanda berean bozkatuko beharko dituzte, eta denak onartuak izango dira.

PETRONOR

Elastikoan publizitatea ipintzeko, Petronorrek 1,8 milioiko ekarpena egin zuen Fundazioan, eta beste 200.000 eurokoa klubean. Horren bitartez, enpresak onura fiskal handiak izan ditu. Prozesu hori egingo duten hurrengoak, Umbro eta Iberdrola.

Suspendido el acuerdo de explotación

La entidad de Ibaigane anunció ayer la ruptura del principio de acuerdo que tenía con empresario para la explotación de la licencia sobre las maquetas de San Mamés. Eran muchas las comunidades de vecinos las que habían mostrado su queja.

Joseba Garmendia renovó por jugar 40 partidos

El centrocampista basauritarra participó el pasado domingo en su encuentro oficial número 40 con el primer equipo rojiblanco, por lo que automáticamente renovó su contrato por una temporada más. El centrocampista vizcaino seguirá ligado al club de toda su vida hasta el 30 de junio de 2010.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo