GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Antzerkia

«Humo» antzezlana ikusteko azkeneko aukera, gaur gauean Arriaga antzokian

«Humo» antzezlana, Juan Luis Galiardo eta Kiti Manver aktore-aktoresekin egongo da gaur gauean Arriagan. Juan Carlos Rubiok idatzia eta zuzendua, antzerki-muntaia horrek gezurra atxikimendurik arriskutsuena ez ote den galdetzen du. Nikotinarekiko atxikimenduari aurre egiten aditua den norbait (Juan Luis Galiardo) bere emazte ohiarekin (Kiti Manver) berriro aurkitzen da eta bere terapia arrakastatsua izanagatik bera berriro erretzen hasi dela aitortzen dio. Rubiok, egileak, SGAE saria irabazi zuen 2005ean.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo