GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Pousok puntuek duten garrantzia azpimarratu du

p034_f02_097x096.jpg

A.U.L. | EIBAR

Bere jokalariak bezala, Carlos Pouso pozik dago taldeak orain arte eskainitako irudiarekin. Baina entrenatzaileak argi dauka, bestalde, irudipenek ez dutela garrantzi handiegirik. «Balioa dutenak puntuak dira».

«Egin behar duguna puntuak lortzea da -azpimarratu zuen-, sentsazioak alde batera utzita. Albaceteren aurkako partidaren ondoren, jende askok komentatu du berdindu izana pena izan zela, irabazi izan bagenu bigarren postuan egongo ginatekeelako. Horrek ere ez du balio. Polita izan arren, niri berdin zait lehena, bigarrena edo hamaseigarrena izatea. Nik nahi dudana 12 edo 14 puntu edukitzea da, behar ditugunetik kenduz goazelako», azpimarratu zuen.

Pousok, bestetik, taldeak «zer edo zer gehiago egin behar» duela onartu zuen, «azken partidetan egindako jokoa, ona izan arren, ez baita nahikoa izan garaipenak lortzeko».

Bizkaitarrak asteko azken lan-saioa zuzenduko du gaur Ipuruan, ondoren taldeak Salamancara bidaiatuko baitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo