GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

ACB Liga Illunbera itzuli da

Odola eta hondarra, Real Madril zezenari gailentzeko

Aste erdiko atsedenari esker, Pablo Lasoren mutilek gaur eguerdiko neurketa behar bezala prestatzeko aukera izan dute. Aurkaria, berriz, Granadaren aurka garaipena kostata lortuta, joko puntu eskasean dator.

p042_f01_097x164.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

ACB Liga Illunbeko plazara itzuliko da gaur eguerdiko 12.30ean. Bruesa GBC toreatzailea bada, ez zaio badaezpadako zezena egokitu zaleen aurreko estreinaldirako: Joan Plazaren Real Madril. Liga hasiera onegia egin ez duen arren, adarrak beti zorrotz izaten dituen aurkaria, alajaina; eta zezen-plazan jakina da zer dagoen: odola eta hondarra. Hor aurkitu beharko du talde donostiarrak Madrilgo zezenari gailentzeko modua.

Pablo Lasoren taldeari aste erdian jokatu den jardunaldian atseden hartzea egokitu zaio -gogoan izan behar da ACB Ligan 17 taldek jokatzen dutela aurten. Ondorioz, jardunaldi bakoitzean talde batek atseden hartu behar du derrigorrez- eta, beraz, Madrilgo taldearen aurkako partida ganoraz prestatzeko behar adina denbora izan du. Gainera, jokalari guztiak, Edgar San Epifanio izan ezik, jokatzeko moduan izango dira, are gehiago Plazaren taldearen aurka jokatzeak sortzen duen motibazio berezia kontuan izanda. Ate nagusitik ateratzeko moduko zezenketa, horrenbestez, gaur eguerdikoa, baldin eta Lasoren taldeak adarkadarik jasotzen ez badu.

«Taldeak aurkari indartsu baten aurka indarrak neurtzeko gogo itzela dauka», adierazi zuen osteguneko prentsaurrekoan entrenatzaile gasteiztarrak. «Guk aurredenboraldiko azken neurketetan eta liga hasieran egindako lanaren ildoari jarraitzen diogu. Sentsazio onak zabaltzen ari gara. Eta sentsazio on horiek, ahalik eta lasterren, lehendabiziko garaipena ekar diezaguten espero dugu», esan zuen.

Erasoko errebotea zaindu

Lehenengo bi jardunaldietan Real Madrilek ez du oso itxura onik eman. Raul Lopezen lesioa eta zenbait jokalariren sasoi puntu eskasa dezente igarri da Joan Plazaren taldean. Hala, Unicajaren aurka egurra jaso zuen ligako estreinako partidan, eta ostegunean puntu bakar baten aldearekin irabazi zion Granadari.

Dena dela, zezenen artean nagusi den Felipe Reyes denboraldi hasiera indartsua egiten ari da eta, bere lanari esker, erasoko errebote mordoa harrapatzen du talde zuriak. Errebote kopuru hori «ahal bezain beste murriztea» da Bruesa Gipuzkoa Basketen betebeharretako bat, Lasoren aburuz.

«Defentsak ona beharko du, Real Madrilek bigarren eta hirugarren aukerei esker puntu mordoa sartzen du-eta. Felipe Reyes eta Hervelle ligako erreboteatzaile onenak dira, eta horrek partidaren berezko zailtasuna areagotzen du.

En busca del factor del «jugador número seis»

Ya lo dijo Miguel Santos durante esta semana: «Si Gipuzkoa acude a Illunbe a ver al Real Madrid y no a apoyar a Bruesa GBC, estamos muertos». Así las cosas, el conjunto guipuzcoano aspira a que el numeroso público que acuda a la plaza de toros donostiarra -más de 7.500 espectadores sólo con los abonados- haga el efecto de «jugador número seis» -que no de «sexto hombre»- en su envite contra el Real Madrid.

«Ahora es cuando necesitamos el apoyo del público al máximo. Sabemos que va a ser una temporada complicada y dura, y tenemos que intentar que el ambiente de Illunbe nos permita jugar cómodos. Estoy seguro que el domingo -por hoy- la gente va a apretar mucho», añadió Pablo Laso.

A.G.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo