GARA > Idatzia > > Ekonomia

Euskal Herriko Laborantza Ganbera «izena eta izana» atxikitzeko prest

Estatuko ordezkari prefetak ezarritako kereila medio, EHLGk urtarrilaren 29an du hitzordua Baionako Auzitegian. Atzo, biltzar berezia egin zuen «erasoari nola erantzun erabakitzeko». Ganberaren jatorria eta Parisen ukazioa gogorarazi eta bere «izenari eta izanari» eutsiko diotela baieztatu zuten partaideek. Hurrengo asteetan lan anitz egingo dute, «gatazkak ahalik eta oihartzun eta erantzun handiena» lor dezan.

p028_f01_234x168.jpg

A.MANTEROLA |

Euskal Herriko Laborantza Ganberaren (EHLG) eta bere lehendakariaren auzipetzearen ostean, biltzar berezia egin zuten atzo elkarteko kideek eta EHLGren Lagunen elkartekoek ere. Unearen garrantziaz eta larritasunaz jabetuta, ehun eta hogeita bat lagun bildu ziren bertan. Gaurtik hasita eta epaiketa eguna -urtarrilaren 29a- iritsi bitartean, bertako laborantza sustatzeko sorturiko egitura defendatzeko plangintza hausnartu eta zehaztu zuten.

Horren harira, Mixel Berhokoirigoin honela mintzatu zen: «Estatuak EHLGren izena eta izanaren kontra egin duen honetan, guretzat ez da dudarik: biak, hots, izena eta izana atxikiko ditugu. Erabaki horrek Parisekin gatazka sortzen badu, EHLG prest dago gatazka hori demokratikoki asumitzeko».

Jatorria kontuan izan

Biltzarra lau zatitan banatu zutela azaldu zuen lehendakariak. Lehenik eta behin, eta hamaika bider errepikatu badute ere, elkartearen sorrera ekarri zuten arrazoiak eta nondik norakoak ekarri zituzten gogora: «Anitzetan esan badugu ere, oso inportantea da prozesua oroitaraztea, guztiok gogoan izan dezagun eta konturatu gaitezen gaurko egoera istorio horren segida besterik ez dela».

Hain zuzen ere, gaur egungo egoera eta testuinguruari errepasoa eman zioten jarraian, «aitzinean dituzten erronkak eta gaur egun auzia zertan den» argi izateko. Berhokoirigoinek gaineratu zuenez, «biziki inportantea da argi izatea Estatuak ezezkoa esan ziola hamar urtez, behin eta berriro, legitimitate osoa zuen eskakizunari».

Parisek Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako nekazaritzaren premietara egokitutako laborantza egitura sortzeari uko egin zion behin eta berriro, aipatu eskakizunak, laborariez gain, gizarteko hainbat esparruk ere bere egin zuten arren.

EHLGren lehendakariaren ustez, Estatuak izandako jarrera hori ez da ahantzi behar: «Gure ustez, estatu demokratiko batean gehiengoak egiten duen eskakizun bat bazterrean uztea ez da normala. Eta hori buruan izan behar dugu une oro: alde batetik, eskakizun legitimoa zegoen eta, bestetik, Estatua ezezkoa erraten».

Testuinguru horretan, orain hiru urte eta erdi, EHLG sortzeko egindako urratsa «hautu kontzientea» izan zela esan zuen buruzagiak: «Hiru aukera genituen. Ganberaren eskakizunarekin segi eta jaramonik egiten ez zigutenez eskakizuna bera ahultzen uztea. Ezinezkoa zela pentsatu eta galdutzat eman eta etxera joatea. Edo hirugarren aukera, hots, urrats kualitatiboa ematea. Azken hori hautatu genuen, eta horrela sortu genuen Euskal Herriko Laborantza Ganbera».

Izena eta izana «ongi neurtuak» izan ziren hasieratik. Berhokoirigoinen esanetan, izenak «eskakizuna bera bizirik atxikitzen dela», hau da, hiru lurraldeetako laborantzaren garapenerako egitura bat eskatzen jarraitzen dela esan nahi du. Izanari dagokionez, berriz, laborantza iraunkorra sustatzeko proiektua du bere baitan. «Izena eta izana horiek dira, preseski, prefetak onartzen ez dituenak eta horren harira dator bere erasoa», gaineratu zuen.

EHLGko kideek atzoko biltzarrean berretsi zuten «inolako dudarik gabe» bi ardatz horiek -deitura eta egitaraua- atxikiko dituztela eta ez dituztela aldatuko. Gatazkaren mamia hor kokatua da egun, Berhokoirigoinen iritziz: «Estatuak konfliktoa nahi du eta hori bada bidea zerbait lortzeko, guk asumituko dugu».

Galtzeko eskubiderik ez

Lehendakariak gaineratu zuenez, elkarteko kideak lorpen hori egiaz gauzatzeko konbentzimendu osoa dute: «Argi eta garbi geratu da mobilizatu egin behar dugula eta auzia irabazi behar dugula, ez baitugu eskubiderik galtzeko. Gure buruari betebehar hori jarri diogu: ez dugu galduko. Seinale txarra litzateke auzi hori galtzea».

Biltzarrean parte hartu zuen bakoitzak erabakitasun hori bere inguruan hedatzeko engaiamendua hartu zuen. Horretan aritu ziren 3. zatian bost lantaldetan banatuta, mobilizazioa eta erantzuna prestatzeko eta etapak zehazteko asmoz.

Berhokoirigoinek adierazi zuen «sekulako garrantzia» emango diotela auzi hau kaleratzeari: «EHLGren kontrako auzi honek ahalik eta hedapen handiena izan behar du. Horretarako, badira hemen bertan egin behar ditugun gauzak, baita Hego Euskal Herriko eragileekin eta, halaber, Estatu mailan ere. Gai hau zabaldu eta ahalik eta oihartzun handiena erdietsi behar dugu, oihartzun horrek eragina izan dezan etorriko diren gertakarietan».

Eremu horiek lantzeko talde bereziak eratu dituzte. Lan ugari dute aurrean: gizarte eragileekin, hautetsiekin, erakundeekin hartu-emanak izan; hiru urteotan EHLGk egindako lana jasoko duten euskarrien lanketa; norekin lan egin duen, zeintzuk izan diren bere partaideak eta zer dioten Ganberaren jardueraz, jasoko duten tresnak sortu...

Hori guztia ez dute auzia gizarteratzeko soilik egingo. Aldi berean, erantzuna zabaltzea nahi dute: «Ez da aski EHLGko Administrazio kontseilukideek edo arduradunek esatea egiten dugun lana beharrezkoa dela. Gure lanaren ondorioak jasotzen dituztenek ere hori aditzera eman behar dute. Beraientzat ere Laborantza Ganbera beharrezkoa dela eta zergatik, eta itxia izan dadin ez dutela onartuko adierazi behar dute».

Lau hitzordu

Lau hitzordu nagusi bederen izanen dira hemendik epaiketara arte: abenduaren 13an biltzar berezia eginen dute egoera eta gizarteratze lanak nola doazen aztertzeko; urtarrilaren 17an, EHLGren sorreraren 4. urteurrena izango da; zazpi egun geroago, «agerraldi erraldoia» egiteko asmoa dute Ipar Euskal Herriko esparru desberdinetan -kultura, nekazaritza, kirola, politika...- jasotako atxikimendu eta sostenguak erakusteko eta, nola ez, epaiketa eguna, urtarrilak 29 Baionako epaitegian.

EHLGko arduradunek adierazi zuten, atzokoan «mobilizaziorako eta lanerako grina handia» sumatu zela biltzarrean parte hartu zutenengan: «Lanean engaiatzeko borondatea eta gogoa azaldu dute». Dinamika emankorra izanen dela espero dute.

Azkenik, gizarteari oro har eta bereziki lurraldeari eta bertako biztanleei egokitutako kalitatezko laborantza iraunkorra beharrezkoa dela uste dutenei dei egin zieten EHLGko jarduna defendatzera. Horretarako aukera bat datorren urriaren 31tik azaroaren 2ra, Baionako Chao Pelletier gunean egitekoa den Lurraman parte hartzea da. Aurten hirugarren aldiz eginen da, eta bertan, baserriko kabalak, tresnak, teknikak eta ekoizpenak ikusteko parada izanen da. Horrez gain, haur eta helduentzako animazio ugari eta mintzaldiak izanen dira.

Riesgo de multas y de penas de cárcel pero, sobre todo, de cierre

El proceso abierto contra Euskal Herriko Laborantza Ganbera (EHLG) y contra su presidente puede acarrear varios tipos de pena. Mixel Berhokoirigoin, como responsable legal de la asociación, corre el riesgo de ser condenado hasta a un año de cárcel y a una multa de hasta 15.000 euros.

El prefecto, representante del Estado, aduce que el nombre de EHLG y su actividad «crean confusión con el ejercicio de una función pública o de una actividad reservada a los funcionarios públicos o ministeriales».

Sin embargo, lo que más temen los promotores y miembros de EHLG es que la asociación agraria que crearon hace tres años ante la reiterada negativa del Estado a instaurar una Cámara agraria específica para Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa, sea clausurada. Además, la Cámara Agraria oficial, la del Departamento de los Pirineos Atlánticos, también se ha personado como acusación. Este hecho se dio a conocer el pasado 18 de setiembre cuando Mixel Berhokoirigoin, a quien acompañaron más de 300 personas, se presentó ante el Tribunal de Baiona que lo había convocado.

A requirimiento de su abogado que adujo no haber dispuesto del tiempo necesario para preparar una defensa adecuada para un tema tan complejo, el tribunal aceptó retrasar el juicio hasta el 29 de enero.

Ayer, la Asamblea extraordinaria de EHLG preparó un plan de acción para socializar «el ataque» a su asociación y recabar el máximo apoyo. Arantxa MANTEROLA.

KOLEkTIBOA

Atzoko Biltzarreko parte-hartzaileak «entzule soilak baino aktore» ere izan zitezen, lantaldetan banatu ziren hausnarketak trukatu eta ideiak proposatzeko. «Gurea, abentura kolektiboa» dela nabarmendu zuen Michel Berhokoirigoinek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo