GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

Euroliga Josean Kerejetaren prentsaurrekoa

Gasteiz Europako saskibaloiaren hiriburua izango da

Hainbat ekitaldi izango dira hilaren 20an. Saski Baskoniaren 50. urteurrena eta arabarrek azken urteotan Europan eman duten maila ospatuko dituzte horrela.

p038_f01_97x160.jpg

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Gasteizen jarriko da abian 2008/09 denboraldiko saskibaloi Euroliga, datorren astelehenean, hilaren 20an. Tau Baskonia eta Fenerbahce izango dira aurreneko neurketako protagonistak eta, bide batez, Europako saskibaloi onenaren hiriburu bihurtuko da Gasteiz.

Horren harira, prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saski Baskoniako presidente Josean Kerejetak. Lazkaokoak datorren astelehenean izango diren zenbait ekitaldiren berri eman zuen. Hala nola, BAKH, «Baskonia Kirol Hiriaren» aurkezpen ofiziala burutuko du talde gasteiztarrak, astelehen arratsaldean, 17.00etatik aurrera. Aurkezpen horretan, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Estatu espainoleko Senatuko presidente Javier Rojo, ACB Ligako presidente Eduardo Portela edota Euroligaren ordezkari Jordi Bertomeu izango dira. Baita Panathinaikos, Moskuko CSKA, Efes Pilsen, Olynpiakos edo Berlingo Alba taldeetako presidenteak ere.

Arratsaldean egingo dute inaugurazio ekitaldi horri dagokion prentsaurrekoa, 19.30ean, eta bertan, Kerejetaz gain, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusia, Patxi Lazcoz Gasteizko alkatea eta Jordi Bertomeu izango dira. Azkenik, Euroligako aurreneko partida jokatuko dute iluntzean, 20.30ean. Neurketaren tarte batean Saski Baskoniaren 50. urteurrenaren anagrama erakusten duen mosaikoa eratuko dute eta, beste zenbait ikuskizunen artean, Kukai dantza taldeak ere parte hartuko du.

Biharamunean, hilaren 21ean, Euroligako taldeek bilkura egingo dute Artium museoan, 09.30etik aurrera, eta lehiaketa honen etorkizunari buruz eztabaidatuko dute bertan.

Ibilbide onari saria

Saski Baskoniak 50. urteurrena ospatzen du aurten, baina, Josean Kerejetaren aburuz, ez da hori izan Euroligaren hasiera Gasteizera ekartzeko arrazoi bakarra.

«Gasteizek 48 ordutan Europako saskibaloiaren arreta mediatikoa bereganatuko du eta horrek, klubaren 50. urteurrena izateaz gain, azken denboraldietan taldeak jarraituriko ibilbideari erantzuten dio. Euroligako hasiera Gasteizen izateak sekulako ilusioa sortzen digu».

«Klubarentzat egun berezia izango delako, ziur gaude pabilioia bete egingo dela. Denon artean Europako saskibaloian leku hau irabazi dugu», esan zuen.

Bilbao Basket

Asier Zengotitabengoa Italiatik Bilbora itzuli da, norabait utzita joateko akordiorik lortu artean. Hegaleko gasteiztarra Italiako A Ligako Angelica Biellan ari zen jokatzen orain arte, baina diru arazoak tarteko, etxera itzuli da.

Bruesa-Baskonia

Bruesa GBC-Tau Baskoniaren partidarako sarrerak goizeko 10.00etatik aurrera jarriko dira salgai. Partida urriaren 26an jokatuko da, 12.30ean. Nahi duenak, Gipuzkoa Basketen bulegoan eros ditzake sarrerak.

Vidal podría volver para el choque ante Granada

Tiago Splitter y Sergi Vidal siguen mejorando de sus lesiones, confirmó ayer Josean Kerejeta. De hecho, el badalonés podría estar listo para el viernes, cuando su equipo se enfrente al CB Granada.

«Imagino que Sergi no tendrá problemas para estar ante Granada. Splitter también va mejor, aunque no sabemos cuándo podrá reaparecer», declaró.

Sobre Prigioni, el mandatario baskonista dijo que «no está previsto que Prigioni pare, pero se le intentará dar descanso en los entrenamientos». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo