GARA > Idatzia > > Kultura

Komikietako pertsonaiaz beteko da Getxo, azaroaren 28tik 30erako azokan

p041_f03_88x108.jpg

GARA | GETXO

Getxoko VII. Komiki eta Manga azokak aurtengo afixa aurkeztu zuen atzo, Bilboko Joker komiki-dendan.

Afixa Victor Fuentesek egin du eta bertan komikietako pertsonaiak ageri dira, Getxoko kaleetan. Valentziarra da Fuentes, baina badira urte batzuk Bilbon bizi dela. Komikigintzan eskarmentu handia du, genero guztietan.

Azaroaren 28tik 30era bitartean, Areetako Geltokiaren plazan eta Erromoko Santa Eugenia plazan izango den azokak, iaz bezala, bi karpa izango ditu (mangak berea izango du aurten ere) eta ehun salmenta postutik gora jarriko dira bertan.

Aurtengo omenduak Carlos Gimenez (Madril, 1941) eta «Ipurbeltz» aldizkaria izango dira. Lehena estatuko komikigile nagusietariko bat da, eta «Ipurbeltz» aldizkaria berriz, 1977an sortu eta Euskal Herriko komikizale gazteez arduratu izan da makina bat egileren partaidetzarekin, aurten, tamalez, itxi beharra izan dueneraino.

Bestalde, Getxoko makina bat taberna eta kultur etxeetan komiki erakusketak izango dira ikusgai, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkartearen laguntzaz antolatuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo