GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Baiona Txikiko fakultatea itxita, hamar ikasle inguru pozoitu direla-eta

p018_f01.jpg

Idoia ERASO |

Baionako unibertsitateko Santa Klara fakultatea atzotik itxita dago joan den astean ikasleen artean gertatu pozoiduren ondoren. CABABak Pirineoetako laborategiari eskaturiko analisien emaitzak jaso arte itxita egonen da.

Ikasleek eskolak lehengo fakultatean -San Croutsen- jasoko dituzten arren, pozoidurak arinak izan direnez, irakasleek eta administrazioko langileek fakultate berrian eginen dute lan bihartik aurrera.

Atzo arratsaldean hainbat erakundetako ordezkariak elkartu ziren. Bertan ziren Unibertsitateko, Baionako Herriko Etxeko, CABAB-eko, DASSeko (Osasun eta Gizarte Departamentua) eta Paueko Ondarearen Zuzendaritza eta Higiene eta Segurtasuneko Zuzendaritzaren arduradunak. Bilkuran pozoituak izandako pertsonen lekukotasunak aztertu zituzten.

Joan den astean Baionako fakultatean pozoitutako ikasleek sintoma hauek izan zituzten: zorabioak, begien gorritzea eta goitikak. Unibertsitateko fakultate hau duela hilabete eta erdi inauguratu zuten, eta joan den astera arte ez zen inolako arazorik izan. Horrez gain, joan den ostiralean suhiltzaileek eta DASSek ikuskatzeak egin zituzten eta ez zuten ezer arrarorik atzeman.

Egoera hori kontuan izanik, joan den astean liburutegiaren atzean egiten ari ziren lanak jo zituzten pozoiduren arrazoi aurreko ostiralean. Lanak bukatu eta gero beste gazte bat gaizki sentitu zenean zuzendariak fakultatea ixtea erabaki zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo