Athleticen egoera txarra
Gol eskasiak ez du talde zuri-gorriaren konfiantza ahuldu
San Mameseko azken bi neurketetan egindako jokoak emaitza hoberik merezi zuela iritzi diote jokalariek. Ate aurrean asmatu ezina «bolada kontua» ei da.
GARA | BILBO
Liga txapelketako zazpi jardunaldi baino ez dira igaro, baina dagoeneko Athleticek sailkapeneko zuloan ikusten du bere burua. Bost puntu baino pilatu ez dituelarik, jaitsiera postuak nahi baino hurbilago ditu Joaquin Caparrosen taldeak. Izan ere, oso gol gutxi egin ditu talde zuri-gorriak, zazpi jardunalditan lau gol besterik ez ditu sartu, eta nekeza da golik sartu ezik partidarik irabaztea. Hori gutxi balitz, bilbotarren hurrengo bi aurkariak ez dira nolanahikoak: Real Madrilen aurka Madrilen bertan jokatu beharko dute Caparrosenek datorren igandean eta Vila-Realen aurka ondoren.
Dena dela, nahiz eta egoera larria dela ez ezkutatu, Athleticeko jokalariek konfiantza bere horretan mantentzen dute. Hala, San Mamesen jokaturiko azken bi neurketei esker eta Sevillan egindako aurreneko ordu erdiari esker etorkizuna nolabaiteko baikortasunez ikusten dute «lehoiek».
«Taldea uneoro partidan erabat sartuta egon zen, 90 minutuetan, atzetik joanda ere, amore eman gabe. Bartzelona eta gure arteko aldea agian zera izan zen: Eto'ok egin zuen gola. Hark bere aukera aprobetxatu zuen eta guk, berriz, izan genituen abaguneetan ez genuen golik egiterik lortu», adierazi zuen Gorka Iraizozek atzoko entrenamendu osteko prentsaurrekoan.
«Nire iritziz, 0-1 galtzea baino zerbait hobea merezi genuen. Gola jaso arren, taldeak jarrera bikaina izan zuen beti, eta ez zuen etsi», esan zuen.
Hala eta guztiz ere, atezain nafarrak, egoera zaila izanik ere eta Athleticen hurrengo aurkariak oso gogorrak direla kontuan izanda, taldearengan erabateko konfiantza duela erakutsi zuen. «Kontua ez da gure egoera kezkatzekoa den edo ez, baizik eta oso hilabete gogorra izaten ari dela hau guretzat. Egoera ez da erraza, baina hurrengo neurketetan ere izango ditugu gure aukerak. Ilusioz ekingo diogu lanari, dugun guztia emanez. Azken batean, lehenago edo geroago golak iritsiko dira, eta alaiago eta lasaiago egongo gara», aitortu zuen.
Aukera aprobetxatu beharra
Carlos Gurpegiren iritziz, ostera, etxean jokaturiko azken neurketetan «taldeak gehiago merezi» zuen. Golik eza «bolada kontua» dela azpimarratu zuen.
«Irabaztea agian ez, baina berdinketa bederen merezi genuen, batez ere aurreneko zatian izan genituen aukerak ikusita. Golen kontua, gainera, bolada kontua izan ohi da», esan zuen.
Bestetik, bere egoeraren inguruan ere galdetu zioten kazetariek. Andosillakoak «gehiago jokatzea gustatuko litzaidake, baina nire lekuan jokatzen dutenak ederki ari dira» esanez erantzun zuen.
El partido de ida correspondiente a la ronda de dieciseisavos de final de la Copa, a disputar entre el Athletic y el Recreativo de Huelva, se retrasará hasta el jueves 30 de octubre. El campo de San Mames acogerá este envite entre bilbainos y onubenses a partir de las 21.00.
El mismo día, el Real Unión de Irun recibirá la visita del Real Madrid, en un encuentro que también empezará a partir de las 21.00 en el Estadium Gal. Un día antes, el miércoles 29, el Portugalete se enfrentará en Lasesarre ante el Valencia, líder actual de la liga en Primera, a las 20.30, mientras que el duelo entre Getafe y Osasuna dará comienzo a las 21.00.GARA
Zazpi neurketa jokatu ostean, Athleticek lau gol baino ez ditu sartu. Azkenengoa David Lopezen eskutik iritsi zen, Huelvako Recreativoren aurka banako berdinketa lortzeko. Golik ezak puntu eza ere ekarri du.
Zallako Athleticeko peñak «Lehoi Bihotza» saria Fernando Amorebieta atzelari bizkaitarrari emango dio bihar. Iurretako jokalariak Javi Martinezekin lehia estua izan zuen zaleek egindako bozketan.