GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hainbat herri indigenen ordezkariak bilduko dira azaro hasieran Aulestin

GARA |

Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntza eta Herrien Arteko Bigarren Truke Programaren baitan, zortzi herri indigenetako ordezkariak bilduko dira datorren azaroaren 3an Aulestin.

Aymara, Kitchwa, Maputxe, Amazigh, Maia, Guarania, Kitxua eta Kayawalla herrietako ordezkariak elkartuko dira. Euskara eta euskal kulturaren inguruko esperientziak garapen bidean dauden hizkuntza minorizatuak dituzten herrietako ordezkariekin banatzeko asmoz, Euskal Herrian ibiliko dira azaroaren 7ra arte.

Garabide Elkartekoek adierazi zutenaren arabera, honakoa truke programa bat da, «beraien izaerari eusteko eta hizkuntzen normalizazio bidean non begiratua izan dezaten». Herri indigeneta-ko ordezkarien eskutik, berriz, «beren errealitatea eta esperientzia ezagutzea dugu helburu», adierazi zuten elkartekoek.

Udaletxean egingo diete harrera lehenik, eta ondoren eskola eta Okamika industrialdea ezagutuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo