Partida Real Madriden aurka
Ohiko istorioa ez errepikatzea da zuri-gorrien itxaropena
Bizkaitarrek hamahiru garaipen eskuratu dituzte Santiago Bernabeu futbol zelaian, azkena 2004-2005 denboraldian.
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Real Madrili bisita egiteko inoiz ez da une aproposa izaten, are gutxiago, zuriek Europan porrot mingarri bat jaso ondoren. Testuinguru horretan ailegatuko da Athletic Santiago Bernabeu futbol zelaira.
Historikoki, madrildarren kontrako partidak oso zailak izan dira bizkaitarrentzako, eta, sarri, gol sarekada handiarekin itzuli dira Euskal Herrira. Aurten, Caparrosen mutilak itxura eskasa eskaintzen ari dira eta taldearen inguruan hamaika komentario zabaldu da. Horiek horrela, Bernabeun garaipena lortzeak jokalari zein zaletuen animoak ikaragarri piztuko lituzke. Galduz gero, ostera, egoera dezente aztoratuko litzateke Bilbon, taldea jaitsierako postuetara eror daitekeelako, eta, entrenatzailearen izen ona ere kolokan jar litekeelako.
Athleticek 13 aldiz irabazi du Castellanako Pasealekuan dagoen zelaian; beste 25 berdinketa eskuratu ditu eta 49 partidetan esku hutsik bueltatu da etxera. Garaipenen atalean, azkena, 2004-2005 denboraldian suertatu zen. Orduan Ernesto Valverderdek zuzentzen zuen taldeak 0-2 irabazi zuen partida bikain batean. Asier del Hornok eta Andoni Iraolak egin zituzten bilbotarren golak eta errenta handiagoa lortzetik gertu egon ziren. Baina, epaileak Orbaizen beste gol bat baliogabetzat jo zuen. Nafarraren jaurtiketak marra gainditu arren, Moreno Delgadok ez zuen baloia Casillasen ate barruan ikusi nahi izan.
Sei urte lehenago ere, Luis Fernandezen aginduetara, zuri-gorriek hiru puntuak eskuratu zituzten Real Madrilen etxean. Hogei minuturen faltan, Santi Ezquerrok egin zuen partida horretako gol bakarra.
Dragoslav Stepanovic serbiarra bilbotarren entrenatzaile zela, Athleticek 1-2ko emaitza lortu zuen Bernabeun. Rauli esker zuriak aurreratik jarri ziren, baina Etxeberria eta Zigandaren golek markagailua irauli zuten. Horrekin batera, zale zuri-gorriek gogoan duten beste garaipen bat lortu zuten 1986-1987 denboraldian. Iribarren esanetara, bizkaitarrek 2 eta 4 menderatu zuten Beenhakkerren taldea. Hugo Sanchez mexikarrak egin zituen «merenge»en bi golak, baina Endikak -birritan-, Andrinuak eta Gallegok golak eginez, egoerari buelta eman zioten.
Poztasunak egon diren arren, zuri-gorrien porrotak ere ohikoak izan dira Madrilen. Mingarriena 1980-1981eko denboraldian. Zuriek, 7-1 emaitzarekin, zuri-gorriak birrindu zituzten. Partida horrek Peio Agirreoa atezain ondarrutarraren karrera markatu zuen eta Helmut Senekowitz teknikariaren agurra ekarri zuen. Bederatzi urte geroago, Howard Kendallek ere Athleticeko aulkia laga behar izan zuen Real Madrilen etxean 4-0 galdu ondoren. Ez dadila historia berriz errepikatu.
El cancerbero navarro fue la gran ausencia de la sesión de ayer en Lezama. Iraizoz se mantuvo en su domicilio debido a una gastroenteritis. Por su parte, Ustaritz se retiró antes de un entrenamiento en el que también participaron los jóvenes Ander Iturraspe, Xabi Etxeita e Ismael López.
Con motivo de dicha efeméride, la histórica peña del Athletic ha organizado para la jornada de hoy una rueda de prensa con posterior coloquio en el edificio La Bolsa de Alde Zaharra en Bilbo a las 19.00. En la mesa redonda tomarán parte el periodista y actual miembro del gabinete de comunicación del club, Patxi Xabier Fernández, el ex jugador del Athletic Ritxi Mendiguren, y Joseba Garmendia como integrante de la primera plantilla del conjunto rojiblanco.