GARA > Idatzia > > Kultura

Zinema

Abonua eskura, euskaraz azpidatzitako filmak ikusteko

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea hilaren 31n hasiko da eta berrikuntza bat dakar: abonua eskainiko du euskaraz azpidatzitako filmak ikusteko. Egitarauko zazpi film eta film laburren emanaldiko saioa biltzen ditu bederatzi euroko salneurrian ikusleak erosi ahal izango duen abonuak. Horrez gain, azaroaren 8an, Kursaalen haurrei eskainitako euskarazko bi film izango direla iragarri dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo