GARA > Idatzia > > Kultura

Musika jaialdia

Bartzelonako EH Sona08, euskal musika jaialdiak, hamaika emanaldi izango ditu

Datorren larunbatetik abenduaren 6ra, EH Sona08 jaialdia ospatuko dute Bartzelonan. Gaur egungo euskal musikak eskaintzen dituen talde onenetakoak entzuteko eta euskal kultura ezagutzeko aukera izango da. Besteak beste, Benito Lertxundi oriotarra, Gose, Esne Beltza, Katamalo eta Tximeleta taldeak edota Maialen Errotabehere bertan izango dira, Bartzelonako bederatzi txokotan barreiaturik. Musika emanaldiez gain, txalaparta tailerra, kantu afaria eta dantza tailerra ere antolatu dituzte, hamaikagarren edizio honetarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo