GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Obamaren garaipen ziurra ez da hain ziurra

AEBetako herritar askok eta mundu osoko beste askok, inkestek bezala, ia segurutzat jotzen dute Barack Obamaren garaipena herrialde haren presidentetzarako hauteskundeetan. Hala ere, inkestak ez dira hautestontzietatik ateratako emaitza, eta oraindik hori hainbat faktoreren menpe dago. Boto-emaile askorentzat Irakeko inbasioak eragin handia izan du botoa erabakitzeko, beste batzuentzat egoera ekonomikoak. Aipatu izan da, halaber, oraindik presidentea George W. Bush dela kontuan izanda, ezin dela baztertu AEBetatik kanpo mugimenduren bat, seguru asko deitoragarria, baina beharbada hauteskundeen emaitzen aurreikuspenak iraul litzakeena. Baina faktore gehiagok ere erabaki dezakete bozen emaitza. Gaur GARAk eskaintzen duen erreportajeak Pensilvaniako konderri batean hauteskundeen aurreko giroaren jarraipena egiten du. Han Obamaren aldeko boluntarioak boto ehiza frenetikoan -atez atekoa barne- buru-belarri dabiltza, bertako tradizio demokrata gorabehera. Izan ere, hainbat demokrata «Hillaryren demokrata» da, eta beste asko demokratena bai, baina ez Obamaren boto-emaile, haren azalaren kolorea dela-eta.

Aldaketarako itxaropena badela ukaezina da; nolanahi ere, ikusteko dago, Obamak irabazten badu, nola erantzungo dion itxaropen horri. Eta zalantza handienak, hain zuzen, berak eta Bidenek esandakoek sortu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo