Beste sei telefono antena jarriko dituzte Angelun
I. E. |
Angeluko suhiltzaileen dorrearen gainean telefonia mugikorraren sarea indartzeko beste sei antena jarriko dituzte. Horren kontra borrokatzeko elkarte bat sortu dute inguruko bizilagunen artean. Talde honek herriko etxean jarri kexaren ondoren, udalak gaur eman du ezagutzera bere jarrera.
Afera konplikatua da, izan ere, antena horiek jartzeko baimena aurreko legealdian emana da, eta geroztik aldatu egin da boterean dagoen taldea. Behin erabakia hartuta, eta Herriko Hirigintza Planean besterik agertu ezean, auzapezaren oraingo taldeak, Villenave auzapezarenak, ezin du ezer egin.
Hala, herriko etxeak telefono konpainien eta herritarren arteko bitartekaritza lana egitea proposatu du, eta eremu elektromagnetikoaren maila zaintzea.