Errepideak
Lapurdiko bideek hiru radar gehiago izango dituzte urtea bukatu aurretik
Lapurdiko bide departamentaletan hiru radar automatiko finko gehiago jarriko dituzte urtea bukatu baino lehen. Lehena Urruñan kokatuko da 810 departamentalean, 32 kilometroan. Bigarrena Mugerren ezarriko dute 1 bidean Sames eta Baionako biribilgunearen artean. Azkena Donibane Lohizuneko D918an egongo da Xantako auzoan. Makina berri hauek departamentuan jadanik ezarrita dauden hamahiruetara gehituko dira. Gendarme eta Polizia Nazionalek beste zortzi radar mugikor erabiltzen dituzte gidarien abiadura kontrolatzeko. Aparatuak kokatzeko irizpidea istripu kopuruarena izan da, zorigaitz gehien gertatu tokietan jarriko dira.