AGALAXIA
Artaldeen kutsadura ekiditeko, arrisku gunea
Ipar Euskal Herrian eta, batez ere, Nafarroa Behean agalaxiaren hedapena areagotzen ari dela-eta, arrisku-gune bat finkatu dute bertako artaldeen arteko kutsadura ekiditeko. Gune horietako ardiak ezin dira ez atera, ezta saldu ere. Bestalde, laster bigarren belaunaldiko txertoari esker gaitzari aurre egitea espero dute.