GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Eguzki Irratiak berrikuntzez betetako denboraldi berriari ekin dio

 


GARA | IRUÑEA

Eguzki Irratiak, Iruñeko irrati libreak, aurtengo abenduan 26 urte egingo ditu Nafarroako dialean zabaltzen, eta 08-09 irrati-ikasturteari hil honetan eman dio hasiera hainbat nobedaderekin.

Zenbait urteren ondoren, azkenean irrati-etxea Nabarreria kaleko bere egoitza historikora itzuli da. Ikasturte honetako lehenengo zatian, irratsaioen zerrenda berrian hogeita hamahiru irratsaio izango ditu. Saio horietatik hamasei berezko ekoizpenak izango dira eta gainerakoak, Eguzki irratiak Arrosa sarea osatzen duten Euskal Herriko beste egitasmo komunikatiboekin batera eginak. Irratsaioen emankizunak ordu tarteetan egituratu dituzte, astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 14.00etara eta 17.30etatik 23.00etara; asteburuetan, berriz, 11.00etan hasi eta goizaldera artekoa izango da emanaldia, zehazki, 3.30ak arte.

Irratiko kideek adierazi dutenez, gainera, webgunea ere berritu dute. Irratia on-line zabaltzeaz gain, beste eduki multimedia batzuk sartuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo