GARA > Idatzia > > Kultura

IKUSKIZUNA

Urdangarinek, Uribek eta Bitchiashvilik «Internet Café» aurkeztuko dute EHUn

Mikel Urdangarinek, Kirmen Uribek eta Nika Bitchiashvilik «Internet Café» ikuskizun berria aurkeztuko dute gaur, 19.00etan, EHUk Gasteizen duen campusean. Egitasmo hori Uribek eta Urdangarinek elkarri igortzen dizkioten mezu elektronikoetan oinarritzen da. Mezu horietan hausnarketak, pasadizoak, bidaiek eragindako zirrarak eta gogo-aldarteak biltzen dira. Xalotasuna eta giroaren epela bilatzen dituen agertokiaren gainean Nika Bitchiashvili biolinistak lagunduko ditu bi artistak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo