GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Dubliners taldeko sortzaile, Ronnie Drew irlandar kantaria omenduko dute Bilbon

p047_f02_43x64.jpg

A. B. | BILBO

Aritz SOUND SYSTEM

Kazetaria eta musika adiktoa

Eztarriko minbiziak jota hil zen Ronnie Drew kantari hunkigarria iragan abuztuaren 16an, 73 urte zituela. Dubliners taldeko sortzaile, sekulako arrakasta lortu zuen irlandar kantu herrikoi alai eta zintzoak kantatuz. Azkenaldian maite-maite zituen zaldiak zaintzen jardun izan zuen, gaixotu eta hil zen arte.

Bizar urdindun kantaria estimatua zen oso bere jaioterrian, Irlandan, eta hil baino lehen miresle zituen Bono (U2), Sinéad O´Connor eta Shane MacGowanek (The Pogues), besteak beste, omenaldi beroa egin zioten, eta elkarrekin «The ballad of Ronnie Drew» grabatzeko elkartu ziren, urte hasieran.

Orain, Euskal Herriko lagunen omenaldia jasoko du, azaroaren 5ean, asteazkena, Bilboko Kafe Antzokian.

«From Dublin to Bilbao»

Hitzordu horretan haren azken lana, «From Dublin to Bilbao», aurkeztuko dute. Bertan izango da Ronnieren seme Phelim Drew antzezlea, eta Antoni Breschi, bere «Nomadic Piano» egitasmo berriarekin. Horiez gain, Jose Angel Irigaray, Benito Lertxundi, Josu Zabala, Gaban Dabiré afrikarra, Consuelo Nerea italiarra eta Joe McHugh zein Sue Collins irlandarrak ere bai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo