Elkarren segidako leherketek Indiako Assam estatua astindu dute
Indiako ipar-ekialdeko Assam estatua hainbat atentaturen jomuga izan zen atzo. Hamabi lehergailu inguruk eztanda egin zuten bata bestearen segidan hiriburuan eta Barpeta, Kokrajhar eta Bongaigoan barrutietan. Hildakoak 65etik gora eta zaurituak 335 izan ziren. Polizia iturrien arabera, motorretan eta bizikletatan ezkutatuta zeuden. Gobernuak Assam Askatzeko Fronte Batuari egotzi zion ekintza, baina talde armatuak ardura oro ukatu zuen.