GARA > Idatzia > > Mundua

Elkarren segidako leherketek Indiako Assam estatua astindu dute

Indiako ipar-ekialdeko Assam estatua hainbat atentaturen jomuga izan zen atzo. Hamabi lehergailu inguruk eztanda egin zuten bata bestearen segidan hiriburuan eta Barpeta, Kokrajhar eta Bongaigoan barrutietan. Hildakoak 65etik gora eta zaurituak 335 izan ziren. Polizia iturrien arabera, motorretan eta bizikletatan ezkutatuta zeuden. Gobernuak Assam Askatzeko Fronte Batuari egotzi zion ekintza, baina talde armatuak ardura oro ukatu zuen.

p018_f02_073x112.jpg

GARA |

Gutxienez hamabi lehergailuk eztanda egin zuten atzo Assam estatuan, Indiako ipar-ekialdean. Guwahati hiriburuan, jendez beterik zeuden merkatuak eta segurtasun gunea -bertan, besteak beste, Legebiltzarra dago- izan zituzten jomugan. Horietako bat Tarun Gogoi ministro buruaren etxebizitzatik ehun metrora gertatu zen, Ganeshguri zonaldean. Pan Bazar eta Fancy Bazar merkatuetan ere hamarka hildako egon ziren. Jendez gainezka zeuden, datorren astean Chat deritzan festa ospatuko baitute.

«Leherketa handi batek nire autobusaren aurretik zihoan autobusa harrapatu zuen bete-betean. Sua hartu zuen eta zauritu asko atera genituen barrutik. Batzuek printzek eragindako zauriak zituzten, beste batzuek, berriz, erredurak», plazaratu zuen Zinnia Brahma ikasleak BBCri eginiko adierazpenetan.

AP albiste agentziako kazetariak azaldu zuenez, su lamak ikus zitezkeen erabat kiskalita zeuden autoetan eta gorpuak errepidean zehar sakabanatuta zeuden. Era berean, hiriaren gainetik ke beltza ikus zitekeen. Agintariek adierazi zutenez, Guwahati izan zen kaltetuena.

«Etxerako bidean nindoala entzun nuen eztanda. Minutu pare bat lehenago barazkiak erosi nizkion dendaria hilik zegoen. Inguruan larri zauritutako asko zeuden», helarazi zuen Sanchaita Chakrabartyk. Kokrajhar-eko merkatutik atera berri zen atentatua gertatu zenean.

Assam Askatzeko Fronte Batuari (Ulfa) egotzi zion Indiako Gobernuak ia elkarren segidan gertatu ziren atentatuen ardura. Talde armatuak zerikusirik ez zuela nabarmendu zuen Anjan Borthakur teniente-jeneralak adierazpen batean. Talde armatuaren kontrako «desinformazio kanpaina» salatu zuen.

Ulfak 1979an hartu zituen armak Assam estatuaren independentzia aldarrikatzeko. Gas eta petrolio hodien, garraiobideen, telekomunikazioen eta segurtasun indarren kontrako erasoak egin ditu. Gobernuarekin urtebetez hitz egiten aritu ostean, 2006an amaitutzat eman zuten negoziazio prozesua. Horri berriz ekiteko, Armadak operazio guztiak bertan behera uztea eta preso dituen buruzagiak aska ditzatela exijitu du Ulfak.

Una zona étnicamente diversa y con muchos grupos armados

Rodeados por China, Myanmar, Bangladesh y Bhután, los siete estados del nordeste de India se caracterizan por su amplia diversidad étnica -en ellos viven más de 400 tribus-, cultural y religiosa. En tiempos del imperio británico, recibieron oleadas de inmigrantes de todas las partes de India. Este fenómeno migratorio generó un choque entre culturas. La independencia de Bangladesh en 1971 repercutió de manera negativa en la economía de estos estados que perdieron el acceso al mar. En el Estado de Assam, además del Frente de Liberación Unido de Assam, el Frente Nacional Demócratico Bodo reclama la creación de un Estado independiente. En 2005, firmó un alto el fuego con el Gobierno indio. No obstante, han sido frecuentes los enfrentamientos violentos con los inmigrantes musulmanes, procedentes en su mayoría de Bangladesh.

En el pequeño Estado de Manipur, fronterizo con Myanmar, operan al menos 18 grupos independentistas.

En el de Tripura, el Frente Nacional de Liberación (NLFT) y la Fuerza Tigre de todo Tripura (ATTF) exigen la independencia de las áreas tribales y la expulsión de los inmigrantes bengalíes, objeto de ataques en el norte del estado. Otro de los focos de tensión es la construcción por parte del Gobierno indio de un muro de separación a lo largo de la frontera con Bangladesh, lo que ha provocado el desalojo de miles de personas.

Los estados de Arunachal Pradesh y Mizoram se mantienen en relativa calma. El conflicto más duradero es el del Estado de Nagaland. Los nagas, que aúnan a 30 tribus, se alzaron en armas por la independencia en 1947. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo