GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Fermin Muguruzak bi urteko bidaian munduko koloreekin osatutako mosaikoa ekarri du

Lokala eta globala, alegia, «norabide bikoitzeko bideak» ibili zale, guztiok elkarrekin arnas hartzeko proposamena dakar Fermin Muguruzak oraingoan. Azken bi urteotan mundu zabalean topatu dituen kulturen agerpenak jaso ahala joan da «Asthmatic Lion Sound Systema» bere azken lana osatzen. Disko berrian mundu osoko hainbat musikarik -oso ezagunak eta ez horren ezagunak-, hainbat erritmok eta hizkuntzak bat egin dute, eta hainbat bazterretako koloreekin mosaiko sendoa konposatu du, Euskal Herrikoak oinarri dituela. Atzo aurkeztutako lana kalitate nabarmenekoa da, eta aurrekoen desberdina. Horregatik, hain zuzen, esan liteke azken diskokoa betiko Muguruza dela. Muguruza bilatzaile eta berritzailea, ipurtarina, hemengoa eta hangoa, munduko bazter guztietan «auzoko usaina» sumatzen duen musikari irundarra, euskalduna.

Fermin Muguruzaren ibilbide emankorraren azken geralekua, oraingoz; ibilbide horrek ez duela monotoniarako tarterik uzten, ez duela aspertzeko aukerarik ematen berresten duena. Eta abeslari eta musikari gero eta helduago bat agerrarazten duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo