GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Kautak hirukotearen «isladak» dakartza Bartzelonan atondu lanean

Atxeh diskoetxe berria Kauta hirukote andoaindarraren lan berria argitaratuta atera da plazara. «Isladak» izeneko diskoak ia urtebetez lokalean ondutako eta Bartzelonan grabatutako hamaika kantu dakartza, ohi bezain soinu indartsua dutenak baina inoiz ez bezain koloreanitzak. Behin diskoa kaleratuta, zuzenean ekiteko irrikaz dira Adrian Elustondo, Mikel Moreno eta Gorka Mendizabal. Estreinakoa Durangoko Azokaren karietara izango da, Plateruenan.

p046_f01_199x140.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Milurteko berriarekin batera Andoainen sortutako taldea hirukote bihurtua dugu aspaldi. «Izan zaitez zu» estreinakoaren ostean «Biluzik» lana plazaratu (Oihuka diskoetxean biak) eta zuzenekoetan jo eta su jardun ostean, taldeak mututu, entsegu-lokalak giltzatu eta lan berria prestatzea erabaki zuen. Lan eskerga horrek izan du bere emaitza eta hirukoteak «Isladak» izeneko diskoa aurkeztu zuen atzo.

Lan berria iazko urria eta aurtengo ekaina artean prestatu zuten Andoainen, eta abuztuan grabatu zuten Katalunian. Adrian Elustondo baxu-jotzailearen esanetan, «aurreko bi lanak etxean burutu ostean aurrera egin nahiak eraman gin- tuen Bartzelonara». Bertan izan ziren hogei egunez, sortze-prozesuan buru-belarri.

Mikel Moreno abeslari eta gitarra-jotzailea da Adrianekin batera hitzak idazteaz arduratzen dena, eta bereak ditu gainera kasik doinu guztiak. «Kantuei dagokienez gehiago ireki gara, eta ez da bigarrena bezain gordina». Osotasunean beraz, «kolore gehiago ematen saiatu gara, baita hitzetan ere». Esparru zabala ikusten da gaiei dagokienez. «Sentsazioak eta sentimenduak, barnekoa bideratzea dute helburu» eta beraz, horiez ari dira hitzetan. «Isladak» izenburuak «aurreritziei muzin» egiten die, afitxak argi dioen legez, «bakoitzaren pausoetatik sortzen baita benetako islada». Diskoan «gu geu agertzen gara, garen modukoak», gaineratu du Mikelek.

Gorka Mendizabal bateria-jotzaileak ere hitza hartu eta «aurreko lanean hirukotea gelditu eta oraindik doinu gordinak egiteko gai ginela erakutsi nahi genuen», esan zuen, «eta behin hirukotea trinkotuta, doinu aberatsagoekin saiatu gara orain», gaineratu zuen.

«Isladak» da sortu berri den Atxeh zigiluak plazaratu duen estreinako lana. Andoni Fdez Manterola diskoetxeko bozeramailearen esanetan, «ingurura begiratuz gero, ikus daiteke Kautak baduela nortasun propioa». Musikari dagokionez, «garapena nabari zaio taldeari» diskoetxekoen aburuz, «eta ahotsak esanguratsu izaten jarraitzen duen arren, «ohiko dituzten doinu indartsuak zabaldu» eta melodiek irabazi egin dute.

Atxeh zigiluak Euskal Herritik kanpo ere baditu loturak, eta ez dute «hizkuntza oztopo gisa ikusten» taldea kanpora ere atera dadin, «Isladak» disko bikaina dela uste baitute.

Katalunian sukaldatua

Andoainen osagaiak jaso, garbitu, zuritu eta txikitu ostean Kataluniara jo zuen Kautak, bertan diskoa sukaldatzeko asmoz. Bartzelonako Wheel Sound eta Ultramarinos Costabrava estudioetako eltzetik ñabarduraz bete- riko lan indartsu eta garbia atera du hirukoteak, eta Mikel Morenok ekoiztua zerbitzatu.

«Isladak» lehenbailehen zuzenean dastatu nahi duenak Durangoko Azokara jo beharko du abenduaren 6an, Plateruenan estreinatuko dute lana-eta.

KANPORA BEGIRA

Etxeko berotasunari muzin egin gabe, kanpoan ere izan nahiko luke isla Kautak lan berri honekin, eta gure mugetatik kanpo jo; sasi guztien gainetik musika hizkuntza unibertsala baita.

Fitxa

Taldea: Kauta.

Lana: `Isladak´.

Hamaika kantu + «Helmugak» kantuaren bideoklipa.

Diskoetxea: Atxeh Independent Records.

Zuzeneko aurkezpena:

Abenduak 6, Plateruena (Durango).

El sello Atxeh inicia aventura musical

El recién formado sello discográfico Atxeh nace de la unión de HQ Group y Hontza Produkzioak, ambas de amplia experiencia en la escena musical. El nuevo trabajo de Kauta es su primera referencia, a la que probablemente pronto se sumen más nombres con los que actualmente están en contacto. Según Andoni Fernández Manterola, responsable del sello en Euskal Herria, «el disco ha pasado hoy en día a ser casi mero producto promocional», lo que ha obligado a discográficas a reciclarse y presentar un servicio más integral, de management, organización de eventos, etc.

Gracias a su infraestructura tanto dentro como fuera de Euskal Herria, Atxeh también distribuirá el disco ayer presentado fuera de Euskal Herria y pretende dar salida a Kauta en el Estado español, principalmente en Catalunya y Madrid. Prepararán para ello un directo sorprendente y de gran calidad.

Atxeh tiene previsto estar presente con stand propio en la inminente Durangoko Azoka, en el que además de «Isladak» de Kauta, ofrecerán los trabajos en euskara del catálogo Mil A Gritos. A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo