GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

Antzerkia

«Espía a una mujer que se mata» eta «Sonata de otoño» Gasteizko jaialdian

Gasteizko Antzerki Jaialdia aurrera doa eta asteburua indartsu dator oraingoan. Gaur gauean bi antzezlan ikusteko aukera izango da. Batetik, Daniel Veronesseren «Espía a una mujer que se mata» Garcia Lorca antzokian egongo da, gutxieneko espresioa erakusten du «Osaba Vania» lanaren bertsio honek. Bestetik, Marisa Paredes jaialdiko areto nagusian, hots, Principal Antzokian egongo da gaur eta bihar, »Sonata de Otoño» lanarekin. Ingmar Bergmanen filma Jose Carlos Plazak eta Manuel Calzadak egokitu dute, eta mugarik gabeko espazio batean, hau da, buruaren espazioan kokatu dute euren antzezlana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo