GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Euskal Herrikoa

Maila nagusiko finala Amurrion jokatuko dute

J.L. | DONOSTIA

Kostata, baina Euskal Herriko Lehen Mailako finalak azkenean badu lekua eta data. Amurrion jokatuko da azaroaren 23an. Arabari egokitzen zitzaion aurtengoa antolatzea, eta arazo asko izan baditu ere, azkenean bertan jokatuko dute finala.

Kanporaketa abuztuaren 15ean jokatu zen Araian, eta Nazabal, Lopez, Txapartegi, Azurmendi, Olasagasti eta Vicente izan dira sailkatzea lortu dutenak.

Bestetik, bihar jokatuko da Diman, 12.00etatik aurrera Bizkaiko Irekiko bigarren finalerdia. Bertan, Larretxea eta Larrabe Arrospideren eta Atutxa II.aren aurka neurtuko dira.

Finalerdia estua iragartzen da, Larretxearentzat lan ona delako, baina Arrospide eta Atutxa aterako dira faborito. Leaburukoarentzat ere lana primerakoa da, eta bizkaitarra, berriz, sasoi betean dago. Irabazten duenak, Lopezen eta Mendietaren aurka jokatuko du finala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo