GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

EUSKAL DERBIA

Vidorretak erasoa hobetu nahi du eta Pablo Lasok defentsan gogorrak izatea

p042_f02_444x444.jpg

GARA | BILBO

Talde bata denboraldiko unerik txarrenean eta bestea gozoenean harrapatuko du bihar BECen Bilbao Basketek eta Gipuzkoa Basketek jokatuko duten derbiak. Hala, Manresa, Unicaja eta Granadaren aurka galdu ostean ekingo diote bizkaitarrek derbiari, baina gipuzkoarrak, Cajasol eta Baskoniari irabazi ostean, indarrez gainezka daudela.

Entrenatzaileek atzo emandako prentsaurrekoetan ere kontrastea izan zen nagusi, Vidorretak bere jokalariei erasoan lasaitasun handiagoz aritzeko eskatu zien bitartean, Pablo Lasok irabazi ahal izateko, defentsan gogorrak izatea beharrezkoa izango dela esan baitzuen.

Antsietatea aldendu

Indautxuko entrenatzaileak nahiko argi dauka partida irabazi ahal izateko erasoan asko hobetu beharra daukatela. «Antsietatea gainetik kendu behar dugu, gauza handiak egiteko gai garela uste izateak gehiegizko presioa egiten digula iruditzen zait. Erasoan lasaiago jokatu behar dugu, defentsan iazko maila mantentzen dugula iruditzen baitzait». Erasoko hobekuntza honetan Luke Recker bera mailara itzultzea oso garrantzitsua izango da bizkaitarren entrenatzailearen arabera.

Horixe da Pablo Lasoren arduretako bat, Bilbao Basketen kanpoko saskiratzaileak gertutik zaindu eta Iurbentiak ez dezala «eroso jokatzerik izan».

Bukatzeko gasteiztarrak euforiak alde batetara utzi behar direla nabarmendu zuen. «Tauri irabaztea oso polita izan da denontzat, baina normaltasunera itzuli behar dugu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo