GARA > Idatzia > > Kirolak

Champions LeagueErrugbia Top 14

Entsegu batek erabaki du lapurtarren arteko derbia

Zuri-urdinek lortu zuten partidako entsegu bakarra, eta horrek, amaieran, lau puntu ekarri zizkien.

p044_f02.jpg

BIARRITZ 12AVIRON 14

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Avironek eraman zuen atzo, Biarritzen, lapurtarren arteko derbia, eta sailkapeneko laugarren postuan indartsu jarraitzen du. Biarritzek, berriz, bi postu atzera egin du, eta zazpigarren geratuko da. Hori bai, baionarrek irabazi zuten arren, Biarritz ere ez zen ezer gabe geratu, defentsako lanari esker, puntu bat eskuratu baitzuen.

Partida itxaroten zen bezalakoa izan zen. Honelako neurketak ez dira inoiz handiak izaten, eta garbi zegoen puntuak ere ez zirela asko izango eta ostikoek garrantzi handia izango zutela, eta horrelaxe izan zen. Neurketa hauetan entsegu gutxi izan ohi da, eta hori lortzen duenak irabazteko asko izaten du, eta atzokoan ere horrela izan zen. Avironek egin zuen norgehiagokako entsegu bakarra, eta azkenean berak eraman zuen garaipena, eta jokaldi hori lau puntuak batu ahal izateko ezinbestekoa bihurtu zen.

Atzoko partida ez zen handia izan. Bi taldeek elkarrekiko begirune handia erakutsi zuten, eta inork ez zuen partidaren agintea hartu nahi izan. Estu joan zen, baina Avironek bigarren zatiko erdian entsegua lortu zuenean, aldatu egin ziren gauzak.

Puntu bakar batera gerturatu ziren, 12-11, alegia, eta aurrera egin zuten.artidaren bila abiatu ziren, eta Biarritzek, nahiz eta etxean aritu, ez zuen asmatu. Edmondsek, zigor bati esker, 12-14koa jarri zuen, eta orduan Agilerakoak izan ziren aurrera joan nahi izan zutenak. Denborarik bazuten, baina hiriburukoak ederki itxi ziren atzean, eta ez zien zuri-gorriei inongo aukerarik eman.

 

Partida hasterako, sarrera guztiak agortuta zeuden

Agilerako harmailek giro aparta izan zuten atzo iluntzean. Goizean sarrera apur batzuk geratzen ziren saltzeko, baina eguerdi parterako horiek ere salduta zeuden, eta azkenean paper guztia agortu egin zen, eta zelaia erabat bete zen lapurtarren arteko derbia ikusteko.

Azken urte hauetako joera aldatu egin da

Azken urte hauetako derbirik gehienak Biarritzek irabazi ditu. Zuri-gorriak ziren finalerdietan sartzeko helburua zutenak eta baionarrak, aldiz, mailari eutsi nahi zietenak. Aurten, ordea, biek nahi dute Ligako goialdean ibili, eta lehen erronka baionarrek eraman dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo