GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Udalak eta herri eragileek «Geurian» akordioa izenpetu dute Elorrion

GARA |

Joan den urriaren 30ean Elorrioko Udaleko Osoko Bilkuran berretsi zuten, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz, Udalak eta herri eragileek sinatutako «Geurian» hitzarmena, euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea helburu dituena.

Bilkuran berrogei eragiletako ordezkariak izan ziren, baina herriko ehun eta hirurogeita hamabost eragile baino gehiago dira egitasmoa izenpetu dutenak, arlo sozial edota ekonomikoan lan egiten dutenak.

Ekitaldiaren hasieran, Elorrioko erakunde bakoitzaren hizkuntza egoera ezagutarazi eta euskararen erabilera areagotzeko konpromisoak zehaztu zituzten.

Eragileak bi lantaldetan banatu zituzten (elkarteen lantaldea eta merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresena). Euskararen erabileraren ebaluazioa udaberrian egingo diren 3 saio eta urte amaierako beste baten bitartez egingo dutela azaldu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo