GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Porrotek eragindako biraketak norabide desberdina finkatu du AEBen politikan

Azkenean, hilabetetako aurreikuspenen, iragarpenen eta apustuen ondoren, gaur da egun handia; gaur hasiko da bozkatzen estatubatuarren arteko kopuru txiki bat, erdia baino gutxiago, munduko herrialde boteretsuenaren lehendakaria nor izango den erabakiko duten gutxi horiek. Estatubatuar ororen etorkizuna ez ezik munduaren gehiengoa epe motz eta ertainean baldintzatuko duten hauteskundeak ere badira hauek.

Nolanahi ere, alor politikoan, ekonomikoan, militarrean eta sozialean Bush Administrazioak izandako porrotek norabide aldaketa bat finkatu dute azkenaldian. Erretorikari dagokionez, ez da aldaketa nabarmenik igarri, baina aldaketak nabarmenak dira: «terrorearen aurkako gerrak» bere horretan dirau, baina etsaiarekin negoziatzeko deialdiak gero eta ozenagoak dira eta kasu batzuetan martxan dira jada; neoliberalismoaren defentsa erabatekoa da, baina neocon joera gainbeheran dago... Halarik ere, Bush Administrazioak ireki dituen bideak ixtea kosta egingo da, irabazlea bata edo bestea izan. Gainera, munduko herrialde askok ikuspuntu hori garatu dute -«terrorearen aurkako gerra» adibidez-, eta horietan ez da hauteskunderik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo