Iraitz Zuloaga Salsidua ICKPA-txinpartako kidea
Lenin Eguna Zorrotzan
Krisi hitza egunero entzuten dugu irrati eta telebistan, egunero irakurtzen dugu egunkarietan, eta kalean jende askoren ahotan dagoen hitza da. 1996an burutu zen Zorrotzan (ez ordea Bilbon) lehendabiziko Lenin Eguna, eta bakarra. Egun hori antolatzen buru-belarri aritu zen auzokide bat, Iusti Etxebarria. Harentzako omenaldirik onena, berak utzitako lekukoa guk hartzea izango zela ikusi genuen.
Baina hori ez zen izan Lenin Eguna burutzeko ikusten genuen arrazoi bakarra; izan ere, ama lurraren eta jendartearen esplotazio ikaragarria gertatzen ari den honetan, non ehunka diren lanean hildako langileak, milaka kale gorrian bizitzera kondenatuak gauden gazteak eta, guri bizitza ematen digunari, ama lurrari, basakeria ikaragarria egin nahi dioten honetan, AHT makroproiektu txikitzailearen bidez, beste hainbat herritan dauden Supersur, Superportua eta abarreko obrak ahaztu gabe, ezin dugu geldirik egon.
Bizi dugun egoera krudel honetan, garrantzia berezia hartzen du azaroaren 8ak. Sobietar Batasunaren iraultzatik 91 urte pasatu direnean, egoera ez da batere aldatu, eta aldatu bada txarrerako izan da. Historia ikasi behar dugu, lehen gertatutakoak orainean eragina baitu, eta orain egiten dugunak etorkizunean izango duelako amesten dugun Euskal Herri aske eta komunista horretan. Beraz, dei egiten diogu Euskal Herriari, azaroaren 8an Zorrotzan ospatuko den Lenin Egunean parte hartzeko, herri ikasia inoiz ez delako garaitua.