GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Berbalagun egitasmoa aurkeztu dute Sestaon eta Enkarterrin

GARA |

Iragan ostegunean Sestao eta Enkarterriko Berbalagun egitasmoaren aurtengo kanpaina aurkeztu zuten. Ekimen honen xedea, alde batetik, «herriko euskaldunok elkar ezagutzea», eta, bestetik, «gure hizkuntzan hitz egiteko aukera gehiago sortzea» dela azaldu zuten.

Adierazi zutenez, bide honetan zenbait lagun talde antolatuko dira, eta horietan euskara ikasleek eta euskaldunek berba egiteko aukera izango dute. «Partaide guztion helburua herriko gainontzeko talde, elkarte eta gizabanakoekin elkarlanean hastea da, euskararen prozesuan denon ahalegina eta ekarpenak beharrezkoak baitira», aipatu zuten 45 lagunek parte hartu zuten agerraldian.

Iaz, 2.5oo lagun

Mintzapraktika saio hauen laugarren ikasturtea da Enkarterrin, eta hirugarrena Sestaon, eta ekimen hauetan, euskaraz mintzatzeko taldeen edo bikoteen topaketez gain, Sestaon eta Enkarterrin euskaraz egin daitezkeen ekintza denen berri ere emango dute hilero.

Mintzapraktika egiteko taldeak, adina, zaletasunak eta ordutegiak kontuan hartuta osatzen dituzte eta lauzpabost lagunekoak izan ohi dira. Iaz 2.500 lagunek hartu zuten parte saio hauetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo