GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Bosgarren Ekialdeko Gazte Egunak egitarau zabala du gaur Burgin

GARA |

Nafarroako ekialdeko gazteriak bosgarren Gazte Eguna ospatuko du, gaur, Burgin, eta bertan Oibar, Irunberri, Zangoza, Agoitz, Zaraitzu, Erronkari, Nabaskoze eta Aezkoako gazteek, antolakuntza eta borrokaren beharra aldarrikatuko dute.

Urtero gai bat jorratzen dute, eta aurten gazte mugimendua izango dute hizpide nagusi. Horrez gain, dena den, beste hainbat auzi ere landuko dituzte, besteren artean, euskaraz ikasteko ezintasuna, proiektu txikitzaileen deuseztatzea, etxebizitzaren beharra, eta gaztetxeen gabezia.

Nafarroako gazteek pairatzen duten errepresioa ere ez dute ahazten ekialdeko gazteek, eta adibide gisa iaz Ezkarozen ospatutako Gazte Egunaren karietara jarri zieten isuna gogoan dute.

Edonola ere, gaur Burgira joateko deia egin diete gazte guztiei, egitarau zabala izango baitute, goizetik hasita gaueko kontzertuak arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo