Dantzaren bidez, gizakiaz gogoeta, La Fundicion aretoan
Bilboko La Fundicion aretoa, Mikel Aristegui eta Fearghus Ó Conchúir-en koreografien agertoki izango da gaur eta bihar, 20.30ean hasiko diren lanekin. Bakarkakoak eskaintzeaz gain, Mathew Morris ere izango dute alboan eta programazioa bukatzeko, hiru dantzariek inprobisazio labur bat egingo dute.