GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Iurbentia Bilbao Basketen garaipen estua Cajasolen aurka

Hain zaila al da aurreneko laurdeneko mailari eustea?

Salgadok, Banicek eta defentsak eutsi zioten ito beharrean zen talde bilbotarrari. Txarrena, Lewisen lesioa.

p033_f01_148x116.jpg

BILBAO BASKET 70

CAJASOL 65

Arnaitz GORRITI | BILBO

Aurkariak ere badaki saskibaloian jokatzen, baina Iurbentia Bilbao Basketen gorabeherak ez dira normalak. Lar kostata irabazi zuten atzo bilbotarrek, nahiz eta aurreneko laurdenean garaipenak erraza zirudien.

Salgado bikain baten eskutik, maila ikaragarria erakutsi zuen aurreneko laurdenean. Markagailuak etxekoen alde 24-11 erakusten zuen. Gutxieneko erritmoari eutsita, nahikoa behar zukeen Cajasoli irabazteko. Vidorretaren aldaketek ez zuten emaitza onik ekarri, eta bigarren laurdenetik aurrera, saskia nimiño bihurtu zitzaion Vidorretaren taldeari. Lantzean behin Banicek edo Salgadok asmatzen zuten, baina inolako erregulartasunik gabe. Arazoak ez baitziren aurreneko laurdeneko protagonistak kantxara aterata konpontzen. Erreboteak hartzeko ere sekulako arazoak zituen talde bizkaitarrak.

Hala, Cajasolek, Ignerski eta Riveroren eskutik, aldeak apurka murriztu zituen mirari handirik egin ez arren. Atsedenaldirako markagailua 37-29 zegoen.

Dena den, hirugarren laurdenaren hasieran beste ihesaldi saiakera bat burutu zuen Bilbao Basketek. Recker eta Salgadoren hirukoek jokoa piztu zuten, baina Ignerskiri eta Triguerori esker eutsi egin zion kolpe honi Sevillako taldeak eta, hori gutxi balitz, 2-3 zonakako defentsak erabat lotu zuen bilbotarren erasoa. Vidorretarenek jaurtiketa onak -besterik ez- egin arren, ez zuten urrutitik asmatzen. Sevillarrak, apurka, bertan ziren: 54-48 azken laurdena hasterako. Zonaren aurka itota, Lewisen lesioak jota, Cajasolek partida eraman zezakeela zirudien 58na berdindu eta Salgadok bi jaurtiketa libre huts egin ostean.

Savovicen hirukoa eta faltak

Alabaina, gutxien uste zenean, Pedja Savovicen hiruko batek bidea argitu zuen. Horren ostean gainera, Cajasolek hiru jokalari galdu zituen falten erruz. Defentsak, eta Salgadoren eta Seibutisen azken jaurtiketek laugarren garaipena bermatu zuten. Dena den, zergatik ezin dio Bilbao Basketek aurreneko laurdeneko mailari eutsi?

 

Vidorreta dedica la victoria a Neyro

Después de comentar los avatares del choque de ayer, Txus Vidorreta no quiso despedirse de la sala de prensa sin dedicar el triunfo de los suyos al ex arbitro bilbaino Juan José Neyro, fallecido repentinamente el sábado.

«Quisiera dedicar la victoria a Juanjo Neyro, que es una persona muy importante para el baloncesto vizcaino y un gran tipo».

Por lo demás, los altibajos fueron el tema de análisis del de Indautxu.

«Defensivamente, hemos jugado un buen partido. Sólo hemos jugado como estamos capacitados en el primer cuarto, lo que atribuyo a un mejor ajuste defensivo de Cajasol, sobre todo al cambio a defensas zonales para cortarnos el ritmo, y a nuestro desacierto. Hemos fallado tiros abiertos, lo que ha hecho que haya sido un partido cerrado», dijo.

«Tras el triple de `Savo', hemos encontrado el aire que nos faltaba en el tercer cuarto y en el último. Hemos recuperado a gente, y los que han faltado han sido en ataque, porque a nivel defensivo hemos demostrado ser un equipo sólido», culminó. A. G.

lewisen lesioa

Quincy Lewisi sorbalda azpilokatu zitzaion, errebote baten bila Cajasoleko jokalariekin borrokan zebilela. Epaileek ez zuten ezer adierazi, nahiz eta falta argia izan. Ikusteko dago zenbat denbora emango duen jokatu ezinik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo