GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Kopa

Pozbide bakarrari eusteko beharra

Zuri-gorriek, San Mameseko partidan lortutako abantailak lagunduta, Recreativo gainditu eta Kopan aurrera jarraitzea espero dute.

p034_f01_555x555.jpg

 

RECREATIVO - ATHLETIC

GARA | BILBO

Ohitura txarra bilakatzen ari den azken urteotako joerari jarraituz, oso denboraldi hasiera kaxkarra gauzatzen ari da Athletic. Zaletu bilbotarrek udazken etsigarri honetan aurkitu duten pozbide bakarra joan den asteak ekarri zuen, taldeak Kopan egin zuen estreinakori esker.

Bai emaitzagatik -argi dago garaipenak lortzea asko kostatzen ari zaiola-, baita, batez ere, horrek eragin dezakeenagatik ere. Sekulako estropezurik ez badago Nuevo Colombinon, talde zuri-gorria hurrengo kanporaketan egongo da, azken urteotan itzalita dagoen ilusioaren suari -oraindik bidea hasi besterik egingo ez lukeen arren-, mukurtxo bat botaz.

Helburu eskuragarria ematen du, Athletic honi buruz hitz egiterakoan horrelakorik esatea arriskutsua izan badaiteke ere. Baina aurkaria ez dago askoz hobeto. Ligan, bilbotarrek baino puntu bakar bat gehiago du Recreativok eta bi taldeek elkarren aurka aurretik jokatu dituzten partidek zuri-gorria izan dute nagusi: Kopan lortutako garaipenaz gain, Athleticek Colombinon berdindu zuen Ligako laugarren jardunaldian.

Jokoari dagokionez ere, ez dago alde handirik bien artean: okerrago bilbotarrak defentsan -20 gol jaso dituzte, gaurko aurkariak baino bost gehiago- eta andaluziarrak erasoan, Liga eta Kopako hamaika partidetan bost gol besterik ez baitituzte sartu -horietako bat, hain zuzen ere, Athletici berari-.

Oreka hori joaneko norgehiagokaren emaitzak apurtzen du. Athleticek Bilbon lortutako emaitzak (2-0) nahikoa izan beharko luke talde euskalduna hurrengo kanporaketan ikusteko.

Horretarako, hala ere, Joaquin Caparrosek ezinbestekotzat jotzen du gaur, hain zuzen, abantaila hori ahaztea. «Akats bat izango litzateke. Abantaila edukitzea beti da hobea, baina partida 0-0koarekin hasten dela pentsatu behar dugu, golen bat sartu behar dugula. Gero etor daiteke partida eta gorabeherak maneiatzeko garaia baina hasieratik gol baten bila joan behar dugu». Entrenatzailearen ustez, iniziatiba osoa andaluziarren eskuetan uzteak ondorio latzak erakar ditzake, «jokalari onak eta esperientzia handikoak baitauzkate aurrealdean, min egiteko ahalmena duten jokalariak».

Bilbotarrek, baina, defentsako lana hobetu beharko dute batez ere. «Gol gehiegi jasotzen ari gara -onartu zuen Caparrosek-. Hiru partidatan sei gol sartzen dituen talde batek ezin du puntu bakarra lortu».

Caparrosek, gainera, Kopa ustekabeen lehiaketa dela gogorarazi zuen. «Kontuz ibili behar dugu denok. Izan ere, maila berbereko talde biren arteko kanporaketa bat da eta guk Bilbon oso emaitza ona lortu genuen bezala, beraiek beren etxean hori bera egin nahiko dute -esan zuen-. Kopa ustekabeen sinonimoa da, ondo daudela ematen duten egoerak eta konplikatzen direnak... Kontuz ibili behar gara», errepikatu zuen Utrerakoak.

 
OREKA

Ez dago alde handirik Recreativo eta Athleticen artean, ez sailkapenean -puntu bat gehiago dute andaluziarrek Ligan- ezta jokoari dagokionez ere, talde bata defentsan eta bestea erasoan okerrago badabil ere. San Mameseko emaitza ona da oreka hori apurtzen duena.

ITZULera

Taldea Huelvan geratuko da bihar arte. Atzo egin zuten bezala, zuri-gorriek Punta Umbrian egingo dute lan saioa, Bilbora bazkaldu ondoren itzuliz. Ostiralean hasiko dira derbia prestatzen Lezaman.

Joaquín Caparrós y Lucas Alcaraz revolucionan sus alineaciones para la cita

Si Joaquín Caparrós sorprendió el martes, dejando en Bilbo a jugadores como Iraola, David López o Joseba Etxeberria, Lucas Alcaraz no se va a quedar atrás. El técnico andaluz podría realizar hasta ocho cambios respecto al equipo que perdió el domingo frente al Sevilla.

Por parte rojiblanca no está nada claro el once que alineará Caparrós, que podría optar por un sistema con dos delanteros, Ion Vélez y Llorente.

En principio, Gurpegi y Koikili se harán cargo de los laterales, con Susaeta y Del Olmo por delante. Los dos cachorros, Etxeita e Iturraspe, aguardarán su oportunidad en el banquillo.  GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo