GARA > Idatzia > > Kultura

Guggenhein museoa

Bilboko Guggenheim museoak euskal artista gazteen hamabi obra erosi ditu

Iaz antolatu zuten «Chacun à son goût» erakusketarako propio prestatutako lanak dira Bilboko museoak erosi dituen hamabi lanak, guztira 444.222 euro ordainduta. Artelanetan argazkiak dira nagusi, eta artisten artean, Elssie Ansareo, Aitor Ortiz, Ixone Sabada edo Clemente Bernard. Azken hau gogor kritikatu eta salatu zuen AVT erakundeak, artistaren argazkien gaia zela-eta. Horiez gain, Abigail Lazkozen mural bat, Manu Arreguiren eta Itziar Okarizen bideo bat, Juan Perezen pankarta bat, Maider Lopezen eta Sergio Pregoren eskultura instalazioa eta Asier Mendizabalen banderolak eskuratu ditu museoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo