GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Serantes Kultur Aretoak Mamet-en «Noviembre» antzezlana hartuko du

GARA | GASTEIZ

Broadwayn arrakasta handia lortu ondoren, gaur izango da lehenengoz Euskal Herrian «Noviembre». «Ez omen dago botere handia izateko moduko gizonik», diote aurkezpenean. David Mameten testu honek esan nahi du, askotan, botere handia lortu dutenek muzin egin dietela euren ideiei. Jose Pascualen zuzendaritzapean, Santiago Ramos, Ana Labordeta, Cipriano Lodosa, Jesus Alcaide, Rodrigo Poison izango dira.

Lan honek hitzaren botereaz egiten du hausnarketa. Emakume bat, hizkuntzaren gaitasuna duena, boterearen gailurrera iritsiko da. «Presidente izan arren, gainezka egiten dion gai batean murgilduta ere egon daitekeela erakusten du lanak, eta hala ere, helburuak lortzeko plan zoro bat asma daitekeela», azaldu dute. Antzezlana ikusteko aukera gaur gauean, 20.30ean, Serantes Kultur Aretoan izango da. Sarreren prezioa 12 eurokoa da, eta emanaldia 95 minutukoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo