GARA > Idatzia > > Euskal Herria

«Borroka da bide bakarra» aldarrikatu dute atxilotuek Toulousera zeramatzatenean

GARA |

Ugaitz Astiz eta Mikel Olza iruindarrak Toulouseko polizia-etxera eraman zituzten asteazkenean, Tarascon-sur-Ariège Pirinio iparraldeko herrian atxilotuak izan ondotik. Adierazpenak egiteari uko egin zioten. Astiz-ek ETA militarraren aldeko oihua egin eta «borroka da bide bakarra» aldarrikatu zuen. Une hortan jendarmeek indarrez sartu zuten ibilgailuan, Olzarekin batean Toulousera eramateko. Parisera eraman edo ez erabaki gabe zegoen atzo. Iganderarte eduki ahal izanen dituzte atxiloturik. Atzo senideei ez zieten ikusten edo eurentzat eramandakoak ematen utzi.

Tarascon-sur-Ariège-ko polizia-buruak egindako adierazpenetan bi gazteak «euskaldun gisa» identifikatu zirela eman zuen aditzera eta Toulouseko poliziak etakide bezala aurkeztu zirela jakinarazi zuen, komunikabideek zabaldu bezala. Bizikleta «muga oharkabean pasa- tzeko» erabili eta mendian lo egiten zutela esanez, armak eta «ETA» zigiludun idazkiak zituztela zabaldu zuten horiek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo