AHT linea berria dela-eta, hautetsiek bermeak eskatu dizkiote Parisi
GARA |
Dominique Bussereau Estatu frantseseko Garraio Saileko idazkariak ostegunean bisita egin zuen Pauera, lekuko agintariei AHT linea berriaren proiektuari buruzko zehaztasunak eta bermeak emateko. Jean Castaings Paueko Kontseilu Nagusiko lehendakaria, Jean Grenet BAB herri elkargoko lehendakaria eta Michel Iriart Lapurdi hegoaldeko herri elkargoko burua han izan ziren, eta proiektua finantzatzeko bermeak eskatu zituzten. Gehienbat linea berriaren trazatuari eta geltokien kokapenari buruz azaldu zituzten kezkak. Zehaztasun horiek argitu ezean, proiektuan Kontseilu Nagusiak 70 milioi euro eta BAB herri elkargoak 22,6 milioi euroko dirutza ematea hitzartu zuten. Hots, aurreikusita zegoen zama baino txikiagoa. Azaroaren 20an izenpetuko dute lehen akordio protokolo bat Bordelen.