GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Laugarren postua helburutzat dutela jokatuko dute Biarritzek eta Avironek

J.L. | DONOSTIA

Astebeteko atsedenaren ostean, gaur itzuliko da berriro ere Top 14 Liga. Avironek 14.30etik aurrera Bourgoinen jokatuko du, eta Biarritzek, aldiz, Perpinyaren zelaian neurtuko ditu indarrak, 20.45etik aitzina

Orain dela bi aste Biarritzen irabazi ostean, lasaiago joango dira zuri-urdinak Bourgoinera. Sailkapeneko laugarren postuan daude, eta etxetik at lehen partida irabazteak ematen duen konfiantzarekin jokatuko dute. Partida zaila izango da, baina lapurtarrak egiten ari diren jokoa eginez jarraitzen badute puntuak etxera ekartzeko aukera ederra izango dute. Entrenatzaile zuri-urdinek ez dute hamabostekoa ezagutzera eman nahi izan.

Biarritz, aldiz, irabazteko premiarekin joango da Katalunia aldera. Azken partida etxean galtzeak min egin die, eta are gehiago albokoaren aurka galdu ostean. Gainera, gaur ez balute ezer lortuko, atzeratzen hasiko lirateke. Oraindik asko geratzen da, baina lehen lau postu horietan sartzea gero eta zailagoa izango litzateke, aurrekoek ere ez baitute barkatzen, eta tartea zabaltzen jarraitzen baitute. Perpinya sailkapeneko hirugarren postuan dago, eta gaur irabaziz gero, alde handia kenduko lioke Biarritz taldeari.

Biarritzek eman du ezagutzera hamabostekoa, eta honako hauek osatuko dute: Coetzee, August, Johnstone, Thion,m Carizza, Vahafolau, Dridi, Cronje, Yachvili, Peyrelongue, Cabannes, Faafili, Bolakoroi eta Thierry. Aulkian, berriz, Noirot, Moala, Hall, Som, Cibray, Trainer, Bidabe eta Pretorius.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo