GARA > Idatzia > > Kultura

Jabier Muguruza, Vila-Secako Musika Azokan izan da saritua

Jabier Muguruza kantari irundarrari egokitu zaio aurten Vila-Secako (Katalunia) Musika Azokan Xarxa de Casas de la Musicak ematen duen saria. Horri esker, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresan kontzertu bana emateko aukera izango du abeslariak. Proiektuak Kataluniako beste hainbat herritara zabaltzea bilatzen du, eta horietan guztietan kontzertuak edota ekitaldiak eskaintzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo