BERRIA Koldo Aldabe 2008/11/13
Estereotipoak azokan
Izenburua pertsonaia literario batean oinarritzen da, besterik gabe, eta kasualitatez gizona da. Irudiari dagokionez: alde batetik, betaurrekoak neska batenak dira eta, bestetik, zergatik ikusi gizasemea txapelaren azpian denok badugu burua? Agian, gizartean ikuspegi matxista sustraituta dagoelako? Ez al da hobe, feminismokerian erori gabe, ezer ez dagoen lekuan bilatzeari utzi eta irudiek duten genero konnotazioa ezabatzea?». Horrela dafenditu zuen bere burua aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egileak (...). Orain, ordea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak ohartarazi du kartel hori ez dela egokia, eta Gerediaga elkarteari kartela erretiratzeko galdegin dio.
Baina, behin horretan jarrita, ez al litzateke eragingarriagoa EITBri galdegitea ez dezan dirua egin, eta gizartea bonbardatu, iragarki sexista eta iraingarriekin?