Politika burujabeak aldarrikatu dituzte ikasleak euskalduntzeko
Euskal Herri osoa eta euskal ikasle guztiak aintzat hartuko dituen hezkuntza politikak bermatu lezake, eskolak euskalduntzearen aldeko agiria sinatu duten ehun bat lagunen iritziz, ikasleen euskalduntzea. Egungo egoera larria dela ohartaraziz, EAEn ezarri nahi duten hezkuntza politika proposamena ez dela aski salatu dute, baita haren malgutasuna kritikatu ere.
Gari MUJIKA |
Euskal Herria kudeatzen duten administrazio desberdinen hezkuntza politikei so eginez gero, eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzen duela dio Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak, finean herritarren borondatea errealitate bilakatuko duen lege babesik ez dagoelako. Epe motzeko proposamenez harago, «noizbait eskolak Euskal Herriko ikasle guztiak euskaldunduko baditu, politika burujabeak» aldarrikatu ditu.
Hezkuntza komunitateko zein kirol edota kultur munduko ehun euskal herritar baino gehiagok sinatu dute eskolak euskalduntzearen aldeko agiria. Atzo, Donostian eman zuten ezagutzera manifestua bera, hirurogei lagun baino gehiagok parte hartu zuen prentsa agerraldian. Pirritx eta Porrotx pailazoak ere bertan izan ziren.
Herritarren borondateari muzin
Euskal Herriko egoerari so eginez, Nafarroan bost ikasletik bakarra euskalduntzen dela dio agiriak, baita Nafarroako Gobernuak berriz euskararen aurkako erasoaldi bati ekin diola ohartarazi ere. Hala, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan «euskara hil zorian» dagoela salatzen du, eta euskararen ofizialtasuna onartzeko galdegiten Parisi.
Eta Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian ezarri nahi duten hezkuntza politika berriaren larritasuna ere nabarmendu dute. «Eskolak EAEko ikasle guztiak euskalduntzea edo beste hamarkada batzutan egoerak bere horretan jarraitzea da hurrengo egunetan erabakiko dena», ohartarazten du manifestuak, Lakuaren proposamena «zehaztugabea, malgua» dela eta gutxieneko «hainbat neurri» falta zaizkiola azalduz.
Euskalduntzearen aldeko aldarrikapena herritarrena ere badela gogorarazteko, orain bi ikasturte 107.768 lagunek eskolak euskalduntzearen aldarriari emandako babesa aipatu zuten, berau Euskal Herrian egin den sinadura bilketa handienetakoa izan zela nabarmenduz.
Hala, «administrazioen zain egon gabe», eskolak euskalduntzeko proposamen nazionala errealitate bilakatzeko pausoak ematen jarraituko dutela dio manifestuak, hori Euskal Herri osoa aintzat hartuko dituen politiken garapenen bidez soilik lortuko dela azpimarratuz.
El presidente de Eusko Alkartasuna, Unai Ziarreta, reconoció ayer en Donostia «la enorme polémica y controversia» que la propuesta de reforma realizada por el Departamento de Educación de Lakua que dirige Tontxu Campos (EA) «está generando en la sociedad en los últimos meses». Pero, acto seguido, confió en que «no haya en el futuro factores de tipo electoral o partidista que puedan dificultar la tramitación» en la Cámara de Gasteiz de la reforma de los modelos lingüísticos para Gipuzkoa, Araba y Bizkaia.
Censuró la «demagogia barata» que se pueda hacer al respecto, y recordó que «la premisa básica» para que cada uno pueda elegir qué idioma utilizar es que tiene que «ser bilingüe». «Tenemos experiencia más que sobrada para saber que el bilingüismo sólo va a ser posible a partir de una exposición del alumno al aprendizaje de la que hoy es la lengua más débil, que hoy es el euskara», agregó. Ziarreta, que señaló que «lo que se vaya a hacer» en este ámbito «deberá contar con el aval de la mayoría de la comunidad educativa».
Herritarren borondatea errealitate bilakatuko duen «lege babesik ezean» datza, besteren artean, «gaur egun eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzearen arrazoia».
Lakuako Hezkuntza sailburuorde Tontxu Camposek egunotan aurkeztu berri duen proposamena dela-eta, EAEko «ikasleen ez euskalduntzea» arautuko lukeela iritziz, euskalduntze bidean «atzerapauso ikaragarria» dela salatu du ezker abertzaleak. Are gehiago, «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azken hogeita bost urteetan indarrean egon diren hezkuntza ereduen politikaren porrota ezkutatu nahi duenean» ekimenak.
Finean, «sakonean egoerari buelta emateko borondate politikorik ez» dagoela erakusten du ezker abertzalearen iritziz, eta larria dela ohartarazi du, «EAEko ikasleen hizkuntza eskubideen urraketa ahalbidetuko duen proposamen baten aurrean aurkitzen baikara». Gainera, herritarren eta hezkuntza komunitatearen borondateari eta aldarriei muzin eta entzungor egitea egotzi dio. GARA