GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

SAN MAMES Athletic eta Osasuna aurrez aurre

Neurri berbereko zapatak infernutik ihes egiteko

Larritasuna da Lehen Mailako euskal derbi bakarraren protagonista nagusia: galtzaileak azken postuan amaituko du jardunaldia.

p37_f02.jpg

A.U.L. | BILBO

Atsotitzak eta esamoldeak letra gorritan agertzen dira estilo liburuek bekatu larriei eskainitako ataletan, batez ere titularretan erabiltzeko tentazioa agertzen denerako. Kazetariok, baina, borondate gutxiko gizakiak gara eta, hainbat kasutan, ezin diogu eutsi.

Gaurko partidari buruz aritzerakoan, adibidez: neurri berbereko zapatak egongo dira aurrez aurre. Talde batek hiru gol besterik sartu ez baditu, besteak hogei jaso ditu; lehenak oraindik garaipenik ospatzerik izan ez badu, bigarrenak zazpi aste daramatza lortu duen bakarra errepikatu ezinik; alde batean entrenatzailea aldatu bazuten, bestean gauza bera eskatzen ari da inguruaren alde eder bat; eta, azken finean, batak sailkapena azkenaurreko postutik begiratzen badu, bestearen ikuspuntua are goibelagoa da. Neurri berbereko zapatak, beraz, eta era berean, bide berberari ekin nahi diotenak: infernutik irteteko bideari, hain zuzen ere.

Txarrena, ez garela ari Premier Leagueko edota Sevillan jokatu den edozein partidari buruz. Neurri berbereko zapatak, larritasunen derbiaren protagonistak, Athletic eta Osasuna dira. Eta, zoritxarrez, kasu honetan ez dago ez jai girorik irabazlearentzako, ezta kontsolazio saririk ere galtzailearentzat: irabazten duenak bide luzea izango du aurretik oraindik, eta galtzen duenak sailkapenaren azken postuan amaituko du jardunaldia.

Hala ere, lehen aukera da, noski, talde biek helburutzat daukatena. Athleticek hainbat aldaketa egin ditu lortzeko. Iraola, Balenziaga, David Lopez, Orbaiz eta Etxeberria hamaikakora itzuliko dira Huelvako iraultzaren ondoren. Bertara bidaiatutako hainbat jokalari, berriz, deialditik kanpo geratu dira. Ez da Etxeitaren kasua, Caparrosek deialdian sartu baitu oraingoan ere, Ocioren arazoen ondorioz.

Camachok aldaketa gutxiago egingo du. Nahi izanda ere, ezingo luke askoz gehiago egin, bederatzi hutsunerekin -ez da, ez, huskeria- helduko baita talde gorritxoa San Mamesera.

 
ATHLETIC - OSASUNA
BISITA

Atzoko lan saioa amaitu ondoren eta Bilbora bidaiatu baino lehen, Osasunako jolakariek Roversio taldekidea bisitatu zuten ospitalean. Atzelari gorritxoak hainbat hilabetetako errekuperazioari ekin behar dio belauneko lesio larria dela-eta.

Caparrós: «Debemos competir y confiar en nosotros»

Joaquín Caparrós tiene claro que para ganar, su equipo deberá hacer un «buen partido» y durante «los noventa minutos». El técnico, además, destaca que «es cuestión de competir y de confiar en nosotros mismos. Cómo le vamos a pedir a la gente que confíe si no lo hacemos nosotros».

José Antonio Camacho, por su parte, cree que con el triunfo ante el Getafe «hemos demostrado que podemos y esa es la filosofía que quiero que capte el equipo». Los rojillos llegan «mentalizados para darlo todo» a un choque «difícil».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo