ACB Liga
Bruesa eta Joventuten arteko aldea, hitzetatik ekintzetara dagoena
Badalonako taldeak ohi baino erritmo geldoagoa ezarri zuen gipuzkoarren irteera bizia eutsi eta bigarren zatian garaile ateratzeko.
BRUESA GBC 67
DKV JOVENTUT 78
Arnaitz GORRITI | DONOSTIA
Irabazteko eta galtzeko mila modu daude saskibaloian, jokamoldearen arabera. Dena dela, irabazteko ezinbesteko baldintzarik badago, norberari komeni zaion erritmoa ezartzea da hori. Halaxe irabazi zion atzo DKV Joventutek Bruesa GBCri Illunben. Nahiz eta Rubio eta Mensa Bonsuren falta nozitu, nahiz eta Ferran Laviña atsedenaldira heldu aurretik galdu, Sito Alonsoren taldea donostiarrek hasieran jarritako erritmo bizia eusteko gai izan zen, eta atsedenaldiaren ondoren berea ezarri zuen. Bada, donostiarrek egingo zutela adierazi zutena, kataluniarrek egin egin zuten. Horra Illunbeko 67-78aren arrazoi nagusia: hitzetatik ekintzetarako pausoa.
Erritmo bizia ezarri ohi du Bruesa GBCk bere neurketetan, eta halaxe ekin zion atzo ere Sergio Sanchez eta Andy Pankoren eskutik. Badalonakoak akordatzerako 11-4 aurretik ziren etxekoak. Badalonakoen presioak ezin zuen donostiarren joko azkarra gelditu, eta ekimena donostiarrena zen. Lasoren taldeari gauza bakarra falta zitzaion: bakarrik jaurtitako hirukoetan asmatzea. Urruneko jaurtiketen ehunekoak ez ziren onak, eta are okerragoa dena: erasoan ia ez zuten erreboterik harrapatzen. Horrez gain, Bracey Wright-en jaurtiketak sartzen hasi ziren. Ondorioz, 16-15 amaitu zen lehenengo laurdena.
Handik aurrera, parekotasuna nagusi izan bazen ere, kanpokoek izan zuten ekimena. Lasorenek blokeo zuzenak defendatzeko sekulako arazoak zituzten -Hernandez Sonseca eta Henk Norelek biziki eskertu zituzten Malleten eta Ribasen paseak- eta kanpokoek aurrea hartu zuten markagailuan (25-31). Donostiarrentzat zorionez, Pankok jarraian saskiratutako sei puntuk berdinduta laga zuten markagailua atsedenaldian: 34-34.
Panko eta kito
Azken hiru neurketetan Bruesa GBCk hirugarren laurdenean behera egin du. Ongi ekin zion partidari Lasoren taldeak atsedenaldia eta gero, Pankoren saskiratze batekin. Hura izango zen, ordea, donostiarren azkenengo abantaila, 0-7ko partziala erdietsi baitzuen Joventutek. Sito Alonsorenek ez zieten arnasarik hartzen utzi jokalari donostiarrei; Lou Roeri batik bat. Hori baliatuta eta betiere taldeko jokoan oinarrituta, hamar puntuko zuloa ireki zuten: 38-48.
Etxekoen artean Pankok hartu zuen markagailua berdintzeko ardura. Erreboterik gabe eta antolatzaileek bizi zuten presioaren aurrean, Harrisburgeko hegalekoak gidatu zuen talde donostiarraren erreakzioa. Baina bera bakarrik ez zen nahikoa; gainera, Pere Tomas gazteak nahiko ongi defendatu zuen, lan handia egin behar izaten baitzuen baloia hartu arte. Gainera, zortea ere Badalonakoen alde izan zen atzokoan: Malletek hiruko harrigarri bat ere lortu zuen taula jo eta gero.
Gipuzkoarren azken itxaropena kataluniarren buruan zegoen, atzora arteko azken hiru neurketak azken orduan galduak baitzituzten. Urduritasuna nabaritu zuten Alonsorenek eta etxekoak bi puntura hurbildu ziren Isaac Lopezi esker (63-65). Aldiz, defentsa onak eta Sonsecaren hiruko batek aldeak behin betiko zabaldu zituen.
Atzoko porrotaren ostean, bi garaipenekin, sailkapeneko atzealdean murgildu dira donostiarrak.
La defensa badalonesa, su control del rebote y canastas puntuales con mayor o menos fortuna. He ahí, según Laso, los cimientos de la victoria verdinegra en Illunbe.
«El Joventut ha hecho un muy buen partido defensivamente. Han cortado nuestro juego interior, han sido muy sólidos y nos han obligado a realizar muy buenos ataques».
«En el tercer cuarto no hemos leído bien el ataque y han logrado una ventaja, pero creo que la diferencia ha estado en pequeños detalles: canastas clave como palmeos, triples, rebotes de ataque... en un partido a pocos puntos son jugadas que han marcado la diferencia», confesó.
Por su parte, Sito Alonso reconocía quitarse un peso. «Los jugadores necesitaban la recompensa del triunfo; se lo merecían a su gran trabajo».
G.